Baserritarrez jantzi, edalontzi berrerabilgarriak erabili eta esukaraz hitz egitera deitu du San Tomas batzordeak.
San Tomas Eguneko egitaraua aurkeztu dute.
Ostiralarekin helduko da aurten San Tomas Eguna, eta San Tomas batzordeak egun osorako atondu duen jai egitaraua aurkeztu zuen pasa den larunbatean. Txistorra izango da protagonista, baita Jexux ere. Hori da aurten Zumardiaren erdi-erdian azokara gerturatzen direnei harrera egingo dien txerriaren izena. Izan ere, aurten ere, Zumardia izango da azokaren erdigunea, nahiz eta txistorra postuak eta egitarauaren barruko hainbat ekintza ere Zumardiaz gain, Herriko plazan, Agirre Lehendakariaren plazan, Biteri kalean, Xabier Olaskoaga plazan eta Kapitain Etxeko Jantziaren Zentroan ere antolatu dituzten.
11:00etan hasita, gauera arte hamaika ekintza antolatu ditu San Tomas batzordeak, eta horren atzean, herriko elkarte, eragile talde eta norbanakoak aritu dira hilabeteetan elkarlanean, koordinazioan eta herrigintzan jai egun dotore bezain erreferentea egi bihurtzeko hogeita hamabigarrenez. Zehazki AEK Euskaltegia, Alaitasuna, Alaberga eta Galtzaraborda auzo elkarteak, Burusoilen elkartea, Doike, Ereintza, Gaztelan, Juventudes Socialistas, Landarbaso abesbatza, Lifestyle, Motorbike, Oiarso Saskibaloia, Oiartzoko ikasleak, Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen elkartea, Sputnik eta udalak osatzen dute batzordea.
Gozatzera deitu dute antolatzaileek, armairu barruan gordetako baserritar jantziak janztera, etxean gordetako edalontzi berrerabilgarriak erabiltzera, “gure ingurunea, gure natura zaindu behar dugu eta, gurea eta bakarra baita”, eta euskara erabiltzera, agurtzeko, eskertzeko, eskatzeko, baita ligatzeko ere.
Errespetua eskatu dute, bestalde, azokan izango diren animaliekiko, eta argi adierazi ez dutela onartuko inongo erasorik, ez sexistarik, ezta bestelakorik ere.
Egitaraua
- 11:00: Azokaren irekiera Zumardian.
- 11:00: Udal txistulari Taldea herriko kaleetan barrena.
- 11:30ean: Pregoia Zumardian.
- 11:30: Alpargatak lotzeko eta zapia janzteko tailerra Jantziaren Zentroan.
- 12:00-14:00: Euskal jantzien erakusketa Kapitain Etxean.
- 13:00: Bertso saioa Foru plazan.
- 17:00-20:00: Euskal Jantzien erakusketa Kapitain
- 17:00: Txapel txapelketa Foru plazan.
- 17:30: Herri kirolak Agirre lehendakariaren plazan.
- 17:30: Jauziak Zumardian.
- 17:30: Errenteria Musikaleko dantzaldia Xabier Olaskoaga plazan.
- 18:30: Trikitilaiak Herriko kaleetan barrena.
- 18:30: Deaidar txaranga DSantomas lagun tabernetan barrena.
- 19:30: Amulletako danborrak.
- 20:3: Sari banaketa Zumardian.
- 22:00: Dantaldia Laiotz taldearekin Zumardian.