2018/12/17

Apustuetarako aretoak ez dituzte nahi hezkuntza eta kultura zentroetatik hurbil

Mozioa aurkeztu du gaiaren gainean Errenteria Irabazizek biharko plenoak aztertu dezan.

Kontsumo energetikoan aurreztu eta ikastetxean inbertitu

Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxea kontsumo arduratsua sustatzen duen 50/50 proiektuan parte hartzen ari da.

olatz mitxelena

Hamarrera heldu da Legorbururen aurtengo uzta

Hondarribiko Bordari eta Satarka lehiaketa eta Gasteizko Afro elkarteak antolatutako lehiaketan saritu dute errenteriarra.

Txistorra eta Jexux, ostiraleko protagonista

Baserritarrez jantzi, edalontzi berrerabilgarriak erabili eta esukaraz hitz egitera deitu du San Tomas batzordeak.

Osasun mentaleko mahai bat sortzea proposatuko dute Arraztalok eta Aldurak

Gaixotasun psikikoak dituzten pertsonen arretaren inguruko diagnostikoa osatu ondoren plazaratu dute proposamena.

olatz mitxelena
plenoa oiartzun abendua 2018

Urteko azkeneko plenoa egingo dute asteazkenean, 11 puntukoa

Oiartzungo Udaleko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartzea aztertuko dute, beste hainbat gairen artean

Odol emaileak Oiartzun

Abenduari dagokion odol ematea asteartean egingo dute

Anbulatorioan jarri dute zita, bihar arratsaldean; urteko azkeneko odol ematea izango da

LagunduZ iniziatiba martxan da, bigarrenez

Berdintasuna, hezkuntza, kultur aniztasuna, gizarte inklusioa, eta gizarte ekonomia arloetan Errenterian lanean ari diren gizarte kolektibo nahiz erakundeei zuzenduta dago iniziatiba.

Teknologia libreetan oinarritutako puntako web orri berria du udalak

Erabiltzeko erraza da eta hiru atal nagusitan banatu dute, herritarren beharretan eta interesetan oinarrituta.

hondakinak.lezo

Tamaina handiko hondakinen gaineko kanpaina abiatu dute Lezon

Herritarrek hondakin horiek epez eta tokiz kanpo utz ditzaten saihestu nahi du Lezoko Udalak. Asteazkenean hasi ziren kanpainarekin.

xiii san esteban saria

Igeriketako San Esteban Saria jokatuko dute larunbatean

Oarsoaldea Igeriketa taldeak antolatu du txapelketa, hamahirugarren aldiz; zortzi eta hamahiru urte arteko igerilariek hartuko dute parte

hernani oiartzun

Mutilek garaipenaren bidea aurkitu dute berriro, hilabeteren ondoren

Hernanin galtzen hasi arren, markagailua irauli eta garaipen erosoa ekarri zuten Oiartzunera; areto futbolean, Miren Taberna eta Oiartzun ongi

lezo.artzaininudeakjog

Lezoko 2019ko egutegia, inude eta artzainena

Lezoko Udala 2019ko egutegia banatzen hasi da: artzain eta inudeei eskaini die, 1963an konpartsa sortu zenetik bildutako argazkiekin.

Ura eta estolderiaren tasa ordaindu behar dute errenteriarrek, otsailaren 12a baino lehen.

Donibaneko ura edangarria da berriz ere

Osasun Sailak baimena eman du udal saretik edan ahal izateko

olatz mitxelena
oiartzun txirrindularitza gala

Ziklista oiartzuar ugarik jaso dute aitortza Euskal Txirrindularitzaren Galan

Dozena erdi txirrindulari oiartzuar zein Asier Maeztu hautatzailea izan dira galan; urtean zehar irabazitakoa txalotzeko modua izan da aitortza hori

itsastarrak

Itsastarrakek batzar orokorrera deitu ditu mendi taldeko bazkideak

Bihar (hilak 18) da batzarra, 19:30ean, Trintxer jauregian

olatz mitxelena

Bizikleta ahalduntzerako tresna

Bizikume elkarteko Itziar Alonsok hitzaldia emango du asteazkenean (hilak 19) Bekoz Bekoren egoitzan

olatz mitxelena

Arraun ikastaroa antolatu du Hibaikak

Urtarrilaren 2an eta 3an egingo ditu ikastaroak 11-17 urte arteko gazteei begira.

Gabonetan eten egingo dute altzariak biltzeko zerbitzua

Urtarrilaren 8an jarriko dute martxan zerbitzua berriz ere

olatz mitxelena
Aste honetan hasiko dituzte apartamentuak egiteko lanak.

Gazteentzako Arramendiko apartamentuak eraikitzen hasiko dira

51 zuzkidura etxebizitza eraikiko dituzte gazteei begira; lanek 24 hilabete irautea aurreikusi du udalak.

Gehiago