Ziklista oiartzuar ugarik jaso dute aitortza Euskal Txirrindularitzaren Galan

Dozena erdi txirrindulari oiartzuar zein Asier Maeztu hautatzailea izan dira galan; urtean zehar irabazitakoa txalotzeko modua izan da aitortza hori

oiartzun txirrindularitza gala

Beñat Felipe, Iker Arruabarrena, Kattalin Iriondo, Asier Maeztu, Ekhine Rivas, Gexan Albixu eta Ekain Jimenez.

Pasa den larunbatean, hilak 15, Euskal Txirrindularitzaren gala egin zuten Donostiako Amara Plaza hotelean. Besteak beste, urtean zehar nabarmendu diren txirrindulariei aitortza egin zieten. Tartean, bizikleta gainean lehiatzen diren sei txirrindulari oiartzuarrei. Asier Maeztu pista hautatzailea ere saritu zuten. Honakoak izan ziren sarituak:
  • Beñat Felipe, pistako Scratch eta Madison modalitateetan Junior Mailako Espainiako txapeldun izateagatik.
  • Iker Arrubarrena, Cross Country modalitatean, Open Euskadin, Master 30 kategorian gailentzeagatik.
  • Kattalin Iriondo, Espainiako txapelduna, pistako taldekako modalitatean, kadeteetan irabazteagatik.
  • Ekhiñe Rivas, Espainiako txapelduna, pistako abiadura modalitatean, Junior Mailan nagusitzeagatik.
  • Gexan Albisu, Cross Country modalitatean, Open Euskadin, kadeteetan urrezko domina eskuratzeagatik.
  • Ekain Jimenez, juniorretan, onena izan zen kilometro luzeko erlojupeko proban, eta Feliperekin batera taldekako abiadurako proban txapela jantzi zuen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.