Mutilek garaipenaren bidea aurkitu dute berriro, hilabeteren ondoren

Hernanin galtzen hasi arren, markagailua irauli eta garaipen erosoa ekarri zuten Oiartzunera; areto futbolean, Miren Taberna eta Oiartzun ongi

hernani oiartzun

Aterako bidea berriro aurkitu zuten oiartzuarrek.

Azaro bukaera eta abendu hasiera zaila izan du Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen talde nagusiak. Lau partida jarraian galdu ondoren, garaipenaren bidea aurkitu du, Urumea ibaiaren ertzean. Pasa den larunbatean Hernanin jokatu zuten hamabosgarren jardunaldiari dagokion norgehiagoka. Etxekoak aurreratu ziren, baina zoriontasunak bost minutu besterik ez zion iraun talde berdeari. Bigarren zatia iritsi baino lehenago aurreratu ziren oiartzuarrak. Bigarren zatian, berriz, markagailua 1-2koarekin mantendu zen, luzapenera arte. Garaipen ona lortu du Oiartzunek, eta urtea ongi bukatzeko, Mutrikuren kontra garaipena bilatuko dute datorren astelehenean, etxean. Areto futbolean, berriz, Miren Taberna eta Oiartzunek garaipenak lortu zituzten, eta saskibaloian ez zen zorterik egon.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila
  • Oiartzunek atseden hartu du; larunbatean Alaves jasoko dute, 15:30ean.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Hernani-Oiartzun: 1-3.
Emakumeen Euskal Liga
  • Derio-Oiartzun B: 1-1.
Gizonen Lehen Erregionala
  • Oiartzun B-Irauli Bosteko: 0-0.
Emakumeen Gorengo Maila
  • Oiartzun C-Urnieta: 1-1.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Eskoriatza-Oiartzun: 0-8.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Power Rangers-Laskorain: 1-4.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
  • Miren Taberna-IDK Pari Berri: 4-1.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Atletico San Sebastian-Oiartzungo Saskilagunak: 78-56.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
  • Getariako Keta Babyauto Sharks-Oiartzungo Saskilagunak B: 67-31.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.