Abenduari dagokion odol ematea asteartean egingo dute

Anbulatorioan jarri dute zita, bihar arratsaldean; urteko azkeneko odol ematea izango da

Odol emaileak Oiartzun

Bihar, asteartea, izango da txanda.

Oiartzungo Odol Emaileen elkarteak zita jarri du bihar arratsalderako. Bi hilabetean behin bezala, odola emateko aukera izango da anbulatorioan, 18:00etatik 20:00etara (edo bukatu arte). Aurreko odol ematea urriaren 23an izan zen, eta 47 odol emaile hurbildu ziren. Horietatik sei izan ziren lehen aldiz eman zutenak. Honakoak izan ziren datuak:
  • O+: 15.
  • O-: 10.
  • A+: 15.
  • A-: 3.
  • B+: 1.
  • B-: 1.
  • AB+: 1.
Ohi bezala, emaile berriak behar dituztela jakinarazi dute. Bide batez, Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa izan nahi dute odol emaileek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.