Igandean egin zen 0 Km Lasterketa Herrikoiaren edizio berri bat. Emakumeetan nahiz gizonetan etxean, Oiartzunen, gelditu ziren garaipenak.

Korrikalari talde bat, igandean Oiartzunen.
Abenduaren 30ean, igandean, egin zen Oiartzunen 0 Km Lasterketa Herrikoia, sei kilometrokoa. Sakabanaketa politikarekin bukatzea eskatzea xede zuen lasterketa 225 korrikalarik bukatu zuten. Eta horien artetik azkarrenak, ez oso urrutikoak. Biak oiartzuarrak: Ane Etxebeste irabazle emakumeetan, eta Aritz Leonet gizonetan.
Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete lehia antolatzen lagundu duten guztiei, horren aurretik eta bitartean. Eta aldi berean, lasterketaren izena aldatzeko desioa agertu dute, horrek esan nahiko baitu euskal presoen sakabanaketa bukatu dela, “argi eduki, guztion ekarpenak eta aldarrikapenak ekarriko dituela maite ditugunak etxera. Beraz, ekin pausoak ematera eta atera kalera bidea eraikitzera. Gero eta parte hartzaile gehiago, gero eta hurbilago”.
Jarraian, emakumeen eta gizonen kategorietako ohorezko postuak:
Emakumeak
- Ane Etxebeste (Oiartzun)
- Eneritz Arbelaitz (Oiartzun)
- Ana Garcia (Oiartzun)
- Olatz Mitxelena (Oiartzun)
- Olatz Izagirre (Elorrio)
Sailkapen osoa ikusteko sartu hemen.
Gizonak
- Aritz Leonet (Oiartzun)
- Jon Urtizberea (Hondarribia)
- Victor Madejon (Irun)
- Peio Martin (Urnieta)
- Gorka Herce (Oiartzun.
Sailkapen osoa ikusteko sartu hemen.