Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lurdes Oiartzabalek eta Chakib Lachgarrek irabazi dute Antxoko Gabonetako krosa

Hirugarren urtez jarraian dortsal guztiak agortu dira

olatz mitxelena
Pasaia
2019/01/02

250 lagunek eman zuten izena, hirugarren urtez jarraian dortsal guztiak agortuta.

Lurdes Oiartzabal lezoarrak eta Chakib Lachgar errenteriarrak irabazi dute Antxoko Gabonetako IX. Gabonetako Gaueko Krosa. Emakumeen kategorian, bigarren Nerea Amilibia zarauztarra izan zen, eta Lurdes Colomo zizurkildarra hirugarren. Gizonen bigarren eta hirugarren postuak, berriz, Kataluniara joan dira: Xavi Tomasa (Berga, Bartzelona) izan zen bigarrena, eta Carles Montllor 2015eko irabazlea (Sabadell, Bartzelona) izan zen hirugarrena. Podiumetatik harago saritu gehiago egon ziren. Beteranoen Mailan, Ana Cruz antxotarra eta Raul Gomez lasartearra izan ziren azkarrenak. Pasaitarren artean onenak, azkenik, Nora Gondat eta Gorka Simon antxotarrak izan ziren. Mozorro onenak ere saria izan zuen: Unai eta Sergio bikoteak eraman zuen sari berezi hori, dinosauro puzgarri eta guzti atera zirelako krosean. Irabazleez gain, aurten nabarmentzekoak bi datu: inoiz baino emakume gehiagok parte hartu dutela krosean, eta aldi berean, pasaitarren partaidetza izugarri handia izan dela. Abenduaren 28an egin zen krosa, gauez eta gabon giroan. Ogi Berri Azkuene Triatloi Taldeak antolatzen du krosa urtero, eta taldeko arduradunek antxotar guztiei eskertu diete emandako laguntza, baita babesle eta laguntzaile modura izan diren herriko komertzio eta tabernei ere, eta nola ez, Antxoko Jai Batzordeari eta Karlos DJri. Aldi berean, Pasaiako Udalari emandako laguntza eskertu diote, bereziki Kirol eta Zerbitzu sailei, nahiz Udaltzaingoari eta, azkenik, enkarteladako lagunei, krosa ez oztopatzeko normala baino lehenago egin zutelako euskal presoen aldeko urteko azken Kartelada. 2019an Gabonetako krosak hamargarren aldia izango du, eta antolatzaileek data biribil horrek merezi duen adinako lasterketa prestatzen lanean hasiak direla aurreratu dute. Argazki galeria        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.