Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

'Gu!azen', auzoko euskal presoak etxeratzeko dinamika antolatu du Gaztañok

Euskal presoek bizi duten egoera zabaldu nahi dute, ezagutarazi, eta horretarako jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen eguna antolatu dute larunbaterako.

Auzoko hiru euskal presoak etxeratzeko eskatuko dute larunbateko iniziatibaren bidez.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/01/21

Duela bi urte Presa dugu iniziatiba egin zuten Gaztañoko auzotarrek euskal presoen gainean. Bi urtera bueltan dira, euskal presoen gaiarekin oraingoan ere, eta egun osoko egitaraua atondu dute larunbaterako (hilak 26) Gu!azen Aitzol, Eider eta Mikel Gaztañora ekartzera iniziatibaren atzean. Gaztañokoak dira hiru euskal preso horiek, eta Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta larri gaixo dauden euskal presoen zerrendan txertaturik daude. Eider Perez, berriz, ama da. Bera eta bikotekidea daude espetxean, eta semea, motxiladun haurretako bat da, gurasoak ikusteko ehunka kilometro egin behar dituen haurretako bat.

Euskal presoek bizi duten egoera zabaldu nahi dute, ezagutarazi, eta horretarako jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen eguna antolatu dute larunbaterako. Gu!azen, auzolanean prestatu dute, eta 20 laguneko lantalde motor bat ari bada ere, auzotar gehienek egin nahi izan dute ekarpena: “Auzo gisa urrats bat gehiago egin nahi genuen gure auzotarrak diren Aitzol, Eider eta Mikelen egoera ezagutarazteko, eta horregatik antolatu dugu Gu!azen, etxean nahi ditugulako”.

Egun osoko egitaraua prestatu dute adin guztietako herritarrei begira, eta eguraldiak laguntzen ez badu ere, ez da arazorik izango, ekintza guztiak auzo elkartearen lokal berrira eramango dituztelako. Hala ere, bat nabarmendu dute: kafe tertulia. Sei preso ohik hartuko dute hitza bertan espetxean bizitutakoen gainean aritzeko, “espetxeko ikaskuntzak, bizipenak, eta bizipozak kontatuko dituzte, eta egia esan zein beraiek baino hobeto, lehen eskutik espetxea ezagutu dutenak baino, kontaketa hori egiteko”. 16:00etan hasiko da solasaldia kafea eta bizkotxoaren bueltan auzoko lokal berrian.

Haurrentzako jolasak, solasaldia eta bertso saioa
Trikitixa doinuekin emango diote hasiera egunari, eta euskal presoei postalak idazteko mahaia jarri eta murala margotuko dute. Salda beroa banatuko dute, gainera. Horiek bukatuta, berriz, zuhaitzak landatuko dituzte, hiru guztira, bat auzoko euskal preso bakoitzeko, Arramendi magalean, gaztañoarrek: “San Joan sua egiten dugun eremua baina pixka bat gorago landatuko ditugu, hiru gaztainondo zehazki, bertan auzotarrok auzo basoa egin genuen handitzen ari dena, eta han landatuko ditugu, Xanti Vicente Altxuren omenez landatutakoaren inguruan”.

Arratsaldean ekingo diote berriz ere iniziatibari. Orduan helduko da kafe tertulia, baina baita ere txikienei begirako ekintzak. Arratsalde pasa biribila prestatu dute txikienei begira gaztetxeko kideek eta ginkana moduan egiteko lau txoko ezberdin sortuko dituzte. Lehenengoa, baratza izango da, eta haur bakoitzak letxuga bat landatuko du. Ez da ordea hor amaituko, egunerokoan landare hori zaintzeko proposatuko diete haurrei. Eskulanen txokoa izango da bigarrena, eta bertan pultserak, jolasak, eta egunaren gaineko marrazkiak ere landuko dituzte. Eskalatzeko aukera izango dute, bestalde, Gaztetxeko Boulderrean, jolasten diren bitartean, eta kontzertu gelan amaituko dute, instrumentu eta dantzekin showa prestatzeko.

Eguna amaitzeko, berriz, bertsolariek hartuko dute Gaztañoko lokala. Unai Muñoa eta Ander Lizarralde arituko dira bertsotan, eta tortilla sagardoa eta txorizoa ez dira faltako.

Antolatzaileek nabarmendu dute jai egun bat izango dela, baina aldarrikapena egin nahi dutela batez ere, “euskal presoen egoera larria ezagutarazi eta zabaldu nahi dugu, geure txikitik, auzotik eraginda”.

1999. urteaz geroztik dago preso Gogorza, eta bere egoera larria zelako 2013an Basauriko espetxera hurbildu zuten. Nahasmen obsesibo konpultsiboa eragiten dion buruko gaitza du Gogorzak, autolisi arrisku handiarekin. Azken urteetan hainbat aldiz ospitaleratu behar izan dute Basurtoko erietxean bere egoeraren ondorioz.

Espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 positiboarekin du Arrietak. Algeciraseko espetxean da, Euskal Herritik 1.100 kilometrora. Gaixotasun larria, sendaezina, eta endekapenekoa da Arrietak pairatzen duena. 2000 urtean espetxeratu zuten, eta azken urteetan Algecirasko espetxean dago. Lehen graduan sailkatuta dute preso oreretarra, eta isolamenduan dute.

Espetxe beran dago Eider Perez, Euskal Herritik 1.100 kilometrora eta bertan da ere bere bikotekidea. Haur bat du Perezek, eta gurasoak ikusteko 2.200 kilometroko bidaia egin behar du joan etorrian.

Egitaraua

  • 11:00: trikitrixa auzotik barrena.
  • 12:30: Musika eta salda beroa. Postalak idatzi eta mural margoketa.
  • 14:00ak aldera: Zuhaitzen landaketa.
  • 16:00: Haur jolasak.
  • 16:00: Kafe tertulia preso ohien eskutik.
  • 20:00: bertso askari-afaria Unai Muñoa eta Ander Lizarralderekin. Tortilla, sagardoa, txorizoa…

Ekintza guztiak Gaztañoko lokal berrian izango dira.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.