LGTBI+fobiaren aurrean aniztasuna aldarrikatu dute
Irakurketa 'transmaribibollo'-a egin dute plazan, LGTBI+fobiaren kontrako egunean. Pribilegioei buruzko inkesta pasatu dute herritarren artean.
LGTBI+fobiaren kontrako ekitaldiekin bat egin du udalak
Politika "estrukturalak" hartu behar direla aldarrikatu du Oiartzungo Udalak. EH Bilduk eta EAJk adostutako adierazpen publiko egin dute.
Elorsoron hasiko da txapelerako bidea; eztanda egin behar du harmailak
Areto futboleko bi taldeek finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan. Bi partidak etxean jokatuko dituzte OKEko taldeek, gaur arratsaldean.
Astelehen Goizak: ‘nondik’ abiatuta, nora doazen dakite
Herriko taldeak ‘Nondik’ izeneko estreinako diskoa argitaratu berri du, dozena bat abestirekin. Rock alternatibo eta pop doinuetan kokatzen da; fruitua ematen jarraitu nahi dute.
Xorrola zerbitzua, Arraguako festetako lehen gauerako
Bihar hasiko da festetako astebururik oparoena. Lehenengo gauean, orduero aterako da autobusa, eta auzo guztiak lotuko ditu.
Oiartzungo museoak doan bisitatu ahal izango dira larunbatean
Arditurrin, Luberrin, Soinuenean eta Arizmendienean doan sartu ahal izango da. Udalak herriko ondarea ezagutzera animatu ditu herritarrak.
Alabergako festetan gorputzak nork mugiaraziko dituen jakinarazi dute
Auzoko festetan arrakasta eman dioten formula errepikatuko dute: punk rock gaua lehendabizi, eta dantzagarriagoa bigarrena.
"Datorren Ertzaintzari" buruz arituko da Ahoztar Zelaieta
'La Ertzaintza que viene' liburua aurkeztuko dute datorren asteartean, hilak 21. Arizmendienean izango da kazetariarekin solasaldia.
2023ko Prosa eta Poesia Lehiaketako lanak, liburuxka batean bilduta
Iazko Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketan saritutako 24 lanak liburu batean jaso dituzte. Hainbat txokotan eskura daiteke.
Oiartzungo bi bikote, nor baino nor pala txapelketako final laurdenetan
Arizmendi eta Arbelaitzek asteburuan lortu dute fasea pasatzea. Suspe eta Egialde bikotearentzat, ifrentzua.
Silo plastikoak jasoko dituzte datorren astean
Belar-bolak egiteko material erabilia jasoko du udalak, datorren ostegunean. Bost puntu prestatuko dituzte hondakinak jasotzeko.
Elizaldeko hezkuntza komunitateak egun handia ospatuko du igandean
Hilaren 16an egingo dute ikasturte honetako Elizalde Eguna. Goiza modu politean pasatzeko egitaraua prestatu dute.
Ostegunean zozkatuko dituzte Madalensoroko aparkalekuak
Hilaren 16ko goizean izango da zozketa. Zortzi eskakizun aurkeztu dituzte, libre dauden lau tokiak betetzeko.
Nerea Abancens Calvo: "Profesionaltasunaren itzalean"
Nerea Abancens Calvo Oiartzun Kirol Elkarteko futbolariak gutuna igorri du, taldeak ligan pairatu behar dituen hainbat egoeren berri emateko.