Aramendiaren ikusentzunekoa berriz ere, Amaian
Millas de oro para un navegante en solitario (Urrezko milak bakarkako nabigatzaile batentzat) Fermin Aramendiaren ikus-entzuneko lana berriz emango dute Zure abenturaren bila programaren baitan, ostegunean, Amaia KZn (19:30). Iragan urtarrilaren 12an aurkeztu zituen itsas bidaiak Aramendiak, eta oraingoan, errepikatzea egokitu zaio abentura zaleari. Horiek horrela, gaztearen bidaia izango du ardatz dokumentalak. Izan ere, itsasoetan zehar belaontzi txiki batean hiru urtez bidaitzen ibili ondoren, haren bizipenak azalduko ditu. Mediterraneotik Karibera Aramendiak Mediterraneoan hasi eta Kanaria Uharteetara, Cabo Verdera, Antlantikoa zeharkatzera, Karibera edota Azoresera besteak beste eramango ditu ikusleak. Hala, zerk eraman zuen gisa honetako bidai bat egitera ere azalduko du gazteak.
Millas de oro para un navegante en solitario (Urrezko milak bakarkako nabigatzaile batentzat) Fermin Aramendiaren ikus-entzuneko lana berriz emango dute Zure abenturaren bila programaren baitan, ostegunean, Amaia KZn (19:30).
Iragan urtarrilaren 12an aurkeztu zituen itsas bidaiak Aramendiak, eta oraingoan, errepikatzea egokitu zaio abentura zaleari. Horiek horrela, gaztearen bidaia izango du ardatz dokumentalak. Izan ere, itsasoetan zehar belaontzi txiki batean hiru urtez bidaitzen ibili ondoren, haren bizipenak azalduko ditu.
Mediterraneotik Karibera
Aramendiak Mediterraneoan hasi eta Kanaria Uharteetara, Cabo Verdera, Antlantikoa zeharkatzera, Karibera edota Azoresera besteak beste eramango ditu ikusleak. Hala, zerk eraman zuen gisa honetako bidai bat egitera ere azalduko du gazteak.