Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

2012

Orokorra

San Tomas azokako irabazleak aukeratu dituzte

San Tomas eguna ospatzen ari dira gaurko egunean Euskal Herrian, eta Irunen ere. Txistorra eta sagardoa lagun, jende andana bildu da Urdanibia plazako ferian. Txapelketetarako tartea ere izan da goizean, eta dagoeneko, San Tomas azokako irabazleak zeintzuk izan diren jakitera eman du Irungo Udalak. Fruitu eta barazki lehiaketari dagokionez, Maria Guadalupe Etxebeste Ugartek jaso du lehen saria. Plakaz gain, 150 euro jaso diu Etxebestek. Bigarren saria aldiz, Joaquina Gaztelumendi Urdanpilletak jaso du eta horrekin batera, 100 euro eskuratu ditu. Animalia txapelketan, Unai Gonzalez Tolosak lehen saria eskuratu du, eta aurrekoan bezala, plaka eta 150 euro eramango ditu horri esker. Bigarren saria, Joaquina Gaztelumendi Urdanpilletarentzat izan da berriz ere. Hala, beste 100 euro eskuratu ditu Gaztelumendik. Bukatzeko, Eskualdeko Ezti lehiaketa Simon Telletxea Ameztoik irabazi du eta horrekin, 150 euro eskuratu ditu. Azken kategoria honetako bigarren saria, Jose Maria Izagirrek lortu du eta  100 euro jaso ditu. Eguna, luze Arratsaldeko ekitaldiak hastear dira dagoeneko, eta dantza zein musika nagusituko dira bertan. Txorimaloak soinu taldeak hasiera emango dio egunaren bigarren zatiari, 17:30ean. Horren ondotik, Adaxka, Ibarla-Meaka eta Eraiki dantza taldeetakoak ariko dira besteak beste. Iluntzean ere musikarekin jarraituko dute. Moskuko plazan egingo den Diskofestaz gain, Dj Leku musikaz arduratuko da Depor tabernan, 22:30etik [...]

irungo hitza
Kirola
Pasaia

Antxoko krosa, igandean

Pasai Antxoko Gabonetako Herri Krosaren hirugarren ekitaldia igandean izango da. 11:00etan aterako dira korrikalariak irteeratik.  Izena emateko bi modu daude, bat aldez aurretik, eta bestea egunean bertan. Aurretik izena emateko Kirolprobak-en webgunera jo behar da, eta igandean bertan 10:00etatik aurrera dago izena emateko aukera Gure Zumardian. Parte hartzeko sei euro ordaindu behar dituzte kirolariek (asegurua, kamiseta, eta luntx txiki bat dago prezioaren barruan). Bost kilometroko bidea du probak, eta mozorro onenari saria emango diote.

oarso bidasoko hitza
Orokorra

Bihar, txondorra itzaltzeko jaia egingo dute

Astebetez txondorra piztuta egon ondoren Arditurrin, bihar itzali egingo dute, jai giroan. Ospakizun berezia izango da, herriko talde eta eragileek ere parte hartuko baitute. Hurbiltzen direnei baserritar jantziekin hurbiltzeko deia luzatu diete, “antzinako ofizioa irudikatzen lagunduko baitu”. 16:00etan Herri Musikaren Txokotik kalejira abiatuko da Arditurriko interpretazio zentroraino, Soinueneako musikarien laguntzarekin (eguraldi txarra eginez gero, 16:30ean, Arditurriko aparkalekutik). 17:00etan, txondorra itzaltzen hasiko dira Olentzeroren Laguntzaileak. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak Oiartzungo ikazkintzari buruz egindako bideo bat ere proiektatuko dute. Oarsoaldeko Irrien Lagunak eta Ttak-eko kale ekintzakoak ere bertan izango dira. Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatu dute garai bateko ikazkinen lana erakusteko ekimen hori, baina ezinbestekoa izan da aurrez aipatu diren talde eta eragileen laguntza. Horiez gain, bertan aste osoan zehar eta aurreko prestaketa lanetan aritu diren guztiei eskerrak eman dizkie udalak, baina bereziki Joxe Billaluzeri, Joxe Manuel Etxarteri, Albaola Elkarteko kideei eta Joxe Ramon Agirre Marron-i. Egun hauetan jende asko hurbildu da Arditurrira garai bateko ikazkinek ikatza nola egiten zuten ikustera. Baina biharkoa “benetan ekimen polita eta ikusgarria” izango dela gogorarazi dute. Bertatik ateratzen den ikatza, Doneztebe plazara eramango dute abenduaren 24an Olentzeroren Laguntzaileek.

oiartzungo hitza
Kultura

Bihar, Plazara ekimena, erraldoi eta buruhandiekin

Beti Prest Dantza Elkarteak Plazara ekimena antolatu du biharko (larunbata). Herriko dantzak eta kantak uztartuz egingo dute ekimena, Herriko Enparantzan, eta herriko erraldoi Xanti eta Maialenek bertan parte hartuko dute. Bi taldetan banatuko dira dan...

errenteriako hitza
Orokorra

Andra Mariren harrobi diren koruek kontzertua emango dute etzi

Etzi, 19:30ean,Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren Musika Tailerrak eta Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzek Gabon Kontzertua emango dute, Fatimako Andra Mari elizan. Andra Mari Abesbatzaren haur, nerabe eta gazte koruek Imanol Elizasuren zuz...

errenteriako hitza
Orokorra

Hondakin Batzordearen bosgarren bilera, 27an

Hondakin Batzordeak lanean jarraitzen du, eta bosgarren bilera egingo dute hilaren 27an. 19:00etan izango da Merkatuzarren. Gaiak duen garrantzia ikusita, herritarrei parte hartzeko deia egin diete.

errenteriako hitza
Orokorra

Olentzero eta Mari Domingirekin abestuko dute astelehenean Antxon

Astelehenean Olentzero eta Mari Domingirekin abestuko dute Antxon, Basarik antolatutako kantu jiran. 18:30ean aterako da ikastola ingurutik. Kantu jirako kideekin eta Antxoko musika talde batekin betiko ibilbidea egingo dute.

pasaiako hitza
Orokorra

Hamar abesbatza, Olentzero eta Eguberri Kanten Jaialdian

Udalak aurten ere Olentzero eta Eguberri Kanten Jaialdia antolatu du. Astelehenean izango da, 19:00etan, San Juan plazan. Hamar abesbatzak parte hartu dute: hiru 16 urtetik beherakoak izango dira (Nadade, San Juan Arri IGE eta El Pilarreko IGE), eta za...

irungo hitza
Orokorra

Gabonetako haur jaiak egingo dituzte barruti guztietan

Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuak Gabonetako Haur Jaiak antolatu ditu barruti guztietan, Pasaiako aisialdi talde eta ludoteka guztiekin batera. Abenduaren 26an, 27an eta 28an izango dira. Asteazkena, hilak 26: Jolasak, tailerrak eta Gabonetako apaingarriak egingo dituzte barruti guztietan. San Pedron, horrez gain, Korri eta Xalto pailazoen eskutik Entresakarekin diskoko abestiez gozatzeko aukera izango da, 18:00etan. Antxon Hipo eta Tomax pailazoek Papo Pupa ikuskizuna eskainiko dute Kultur etxean. Donibanen Kiki eta Koko pailazoak egongo dira eta naturaren biziaren garrantziaz ikuskizuna eskainiko dute. Eta Trintxerpen Magiklown-eko pailazoek magia eta umorea eta trebetasuna elkartzen dituen ikuskizuna eskainiko dute. Osteguna, hilak 27: Barruti guztietan era askotako jolasak, tailerrak egongo dira: rokodromoa Trintxerpen, San Pedroko Mater ontzian Gabonetako piratak ariko dira, eta Donibanen txontxongiloen tailer berezia izango da, Margaren eskutik. Ostirala, hilak 28: Jolas eta tailerrez gain, barruti guztietan txokolate jatea izango da jaialdia borobiltzeko. Jarduerak guztiak 16:00etatik 19:00etara izango dira, honako aretoetan:  Antxoko Kultur Etxean eta ludotekan, Trintxerpeko Karmengo Ama Eskolan, Donibaneko Udal Ludotekan, eta San Pedroko Udal Aretoan eta gimnasioan. Jarduera guztiak doakoak izango dira, Pasaiako 4 urtetik aurrerako haur guztientzat. Aisialdi taldeei dagokienez, egiten duten “lan handia” nabarmendu du udalak: “Guztiak dabiltza haur eta gazte animazioan, eta Gazteria eta Kirol Departamentuarekin batera [...]

pasaiako hitza
Politika

16 milioi euroko kontuak onartu dituzte, kontrako bozkarik gabe

Hondarribiko Udalbatzak 2013 urteko aurrekontua onartu zuen atzo goizean egindako osoko bilkuran. 16.098.119 euroko kontuak onartu zituzten, eta udal talde guztiek alde bozkatu zuten, Bilduk ezik —abstenitu egin zen—. Aitor Kerejeta alkateak kontuak eztabaidatzeko bileretan jasotako ekarpenak eskertu zituen, eta bilera horietan “denen lehen helburua ongizatea izan dela” nabarmendu zuen. Zerbitzuen atala ere aipatu zuen alkateak, “lanpostuak mantentzeko eta ekonomia sortzeko” bide bezala. Diru sarrerei buruz, Kerejetak azaldu zuen “oso zuhurrak” izan direla, eta gogorarazi zuen “tasak eta zergak urtero %2,5 igo direla, baina bizitza askoz gehiago garestitu dela”. Udalak 2013an lanerako hiru ardatz nagusi izango ditu, alkatearen arabera: 50 urte baino gehiagoko etxeetan egin beharreko azterketak, Muliaten beste 75 etxebizitza eraikitzeko proposamena, eta Zubieta-Urdanibia eremua. Azken hori “mugitzeko” beharra azaldu zuen, “beste erakundeek gauza bera egiteko asmoa agertu dutelako”. Astean zehar udal gobernua oposizioarekin elkartu da eta hasierako proposamenean hainbat aldaketak adostu dituzte. Hala, osoko zuzenketak ez ziren aurkeztu, eta hiru taldek bakarrik aurkeztu zituzten emendakin partzialak. Horietatik hamar onartu zituzten, sei Bildurenak, hiru PSE-EErenak eta Hamaikabatek aurkeztutako bakarra. Adostasun handia Aurrena sozialisten udal taldeak aurkeztutako bederatzi emendakinak eztabaidatu zituzten, “epe motzeko beharrak betetzeko proposamenak”, Iosu Alvarezen esanetan. 100.000 euroko bi partida proposatu zituzten, bat enplegua sustatzeko eta beste [...]

hondarribiko hitza
Kirola

Javi Villanuevak irabazi du Hondartzan jokatutako Squash Masterra

Javi Villanuevak irabazi zuen iragan asteburuan Hondartza kiroldegian jokatutako Euskadiko 2012ko Squash Masterra. Alberto Ferreirok bigarren postua eskuratu zuen eta David Marinek, hirugarrena. Hondartza kiroldegiak Euskadiko Squash Masterra hartu zuen abeduaren 15ean. Guztira, zortzi jokalari aritu ziren nor baino nor lehen postua lortzeko. Hala, 12 partida eta 45 joko egin zituzten denera squas jokalariek. Antolatzaileek adierazi dutenez, “partidak erakargarriak eta lehia handikoak izan ziren”. Sailkapena ondokoa izan zen: 1. Javi VIllanueva 2 . Alberto Ferreiro 3. David Marin 4. Oscar Riguera 5. Aitor Yanguas 6. Harriet  Arenza 7. Liam Kane 8. Karlos Garcia

hondarribiko hitza
Orokorra

Merkealdia euskaraz iragartzeko deia

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta udalak hitzarmena dute, Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko. Egitasmo horren barruan kokatzen da merkealdi garaian merkatariei egien dieten eskaintza berezia. Merkatari eta ostalariei merkealdia euskaraz iragartzeko deia egin diete beste behin. Merkealdiari lotutako idatzizko oharrak euskaraz izateko, honako zerbitzuak eskaintzen ditu Ttur-tturrek, doan: Merkealdia idatzita duten tirak, eskaparaterako. Eskaintzak idatzita duten kartelak. Lehen/Orain txartelak, prezio zaharra eta berria adierazteko. Ehunekoen txartelak: %50, %30… Jendaurrean jartzeko edozein ohar euskarara itzultzen dute, eta zuzenketak ere egiten dituzte. Baleak egiteko talonarioak. Fakturak, albaranak, ordainagiriak… egiteko talonarioak. Zerbitzu horiek gogorarazteko eta eskaerako jasotzeko, Ttur-tturrek gutunak bildatzen dizkie merkatariei. Hala ere, gerta liteke norbaitek gutun hori jaso ez izana. Edota gutuna jaso, eta eskaerarik egin ez izana. Oraindik horiek ere garaiz dabiltza. Informazio gehiago eskatzeko, edo eskaerak egiteko, Ttur-tturrekin jarri behar duten harremanetan interesdunek: Fermiñene Etxeko 1. solairuan (Aialde kalean), 943 26 01 82 telefono zenbakian, edota merkatariostalari.tturttur[abildua]gmail.com helbide elektronikoan.

nagore vega
Orokorra

Asteazkena, Xanisteban Eguna

Abenduaren 26a, datorren asteazkena, Xanisteban Eguna da. Egunean zehar, hainbat ekitaldi izango dira: Goizean, Lartaun Txistulari Taldea biribilketak joaz ibiliko da herriko kaleetan. Kale ekintza berezia izango da Doneztebe plazan, 17:00etan. Olentz...

nagore vega
Politika

Gipuzkoako EGIk sostengua adierazi die gazte auzipetuei

Gipuzkoako EGI Euzko Gaztedi taldeak sostengua adierazi die gazte auzipetuei. Hauxe da kaleratu duen oharra: “Lehenik eta behin gure babesa helarazi nahi diegu auzipetuei, injustizia bat iruditzen zaigulako prozesu judizial hau. Espainiako justiziak irizpide politikoak lehenetsi dituela uste dugu, beharrezkoak diren neutraltasuna eta zorroztasuna alde batera utziz. Beraz, Segiko kide hauei egozten zaien delitu bakarra gazte mugimenduko kidea izatea baldin bada, euren askatasuna eskatzen dugu ezbairik gabe. Hala ere, ez dugu gazte hauen askatasuna eskatzen duen testua sinatu, bertan egiten den balorazio politikoarekin ez gaudelako ados. Idatzi honetan, Segik azken urteotan izan duen erantzukizuna ez du onartzen eta, bestela ere, Segik erakunde bezala desagertu aurretik ere ez zuen inoiz autokritikarik egin. EGIkideok esperantzaz eta ilusioz jaso ditugu ezker abertzaleak bakearen alde egin dituen urratsak. Hala ere, geroa eraikitzeko azken hamarkadetan gertatutakoa ezin da ahaztu eta amnesia selektiborik ez dugu onartuko. Beharrezkoa dugun elkarbizitza oinarri sendoekin eraiki nahi dugulako hartzen dugu posizio hau. Horregatik, Gipuzkoako EGIk Espainiako epaileei inpultso politiko gabeko epai zuzena egitea eskatzen diegun bezalaxe, Segiri ere euren erantzukizuna onartu eta autokritika egiteko gonbitea luzatzen diegu, abertzaleon arteko lankidetza baldin badute helburu gisa behintzat”.

errenteriako hitza
Orokorra

‘Lotsa gabe’ antzezlana, bihar

Vaiven produkzioak taldeak Lotsa gabe antzezlana eskainiko du  bihar, 22:00etan, Gezala Auditoriumean. Sarrerek 5 euro balio dute. Umorea eta pedagogia oinarri hartuta, bost gazteren harremanez dihardu obrak: “Bost protagonistak gazteek inolako konplexurik gabe eta lotsagabekeriaz aireratuko dituzte beren eguneroko istorioak”. Ana Pimentaren jatorrizko testuan oinarritutako antzezlana da, eta Dorleta Urretabizkaiak zuzendu du. Ainara Ortega, Asier Oruesagasti, Kepa Errasti, Oihana Martitorena eta Erika Olaizola dira aktoreak.

lezoko hitza
Orokorra

Ordutegi berezia izango dute herritarren arretarako zerbitzuak Gabonetan

Eguberri egunetan, herritarren arretarako zerbitzuetako ordutegiek aldaketak jasango dituzte. Zerga bilketa bulegoa. Hilaren 24an eta 31n itxita egongo da. HAZ eta 010. Hilaren 24an eta 31n ordutegi berezia. HAZ: 03:30etik 14:00etara. 010: 08:00etatik 15:00etara. Gazte Informazio Bulegoa. Hilaren 24an eta 31n itxita egongo da. Kontsumitzailea Informatzeko Bulegoa. Hilaren 24an eta 31n itxita egongo da. Udal Liburutegia. Hilaren 24an eta 31n goizez egongo da  zabalik, 09:00etatik 13:00etara. Hilaren 29an, larunbata, itxita egongo da. Mailegu zerbitzuan, berriz, betiko ordutegia izango da, hilaren 24an eta 31n izan ezik. Bi egun horietan, larunbata balitz bezala funtzionatuko du zerbitzuak, 09:00etatik 13:00etara. Ikaslegako ordutegi bereziek ez dute aldaketarik izango.

irungo hitza
Ekonomia

Udal langileek 2013ko ekaineko gainsaria aurten kobratuko dute

Funtzionariei Gabonetako aparteko soldata ez ordaintzeko aginduarekin sortutako katramilari nolabaiteko irtenbidea eman zioten atzoko osoko bilkuran. Langileek hiru eskakizun egin zituzten: batetik, 2013ko aurrekontuetan produktibitate osagarri bat sartzea proposatu zuten, «%7,14ren galera orekatzeko»; bestetik, 2013ko ekaineko aparteko soldata urtarrilera, eta gainontzekoak ere aurreratzea nahi zuten; eta azkenik, udalari konpromisoa eskatzen zioten abenduko ordaindarien kopuruak ez daitezen «beste helburu batekin erabili, langileei ordaintzeko baizik». Alkateak jakinarazi zuenez, abenduko ohiko soldata atzo edo gaur kobratzeko agindua eman zuen, eta ekaineko aparteko ordainsaria urtarrila hasieran kobratzea; ”ezingo balitz, urtarrileko soldata aurreratzea eta ekaineko apartekoa hilabete bukaeran kobratzea” proposatu zuen. Oposizioko alderdiek ontzat eman zituzten azalpenak eta alkateak proposatutakoa onartu zuten. Hortaz, udal langileek abenduko soldata aste honetan kobratuko dute, eta Gabonetako aparteko sariaren ordez 2013koa jasoko dute urtarrilean.

hondarribiko hitza
Orokorra

San Tomas feria: argazkiak

errenteriako hitza
Orokorra

Gabon Kanta Jaialdia, astelehenean

Haurren 2012ko Gabon Kanta Jaialdia izango da astelehenean, 17:15ean, Gipuzkoa plazan (eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko arkupeetan). Hasteko, Talaia eta Ama Guadalupekoa ikastetxeko ikasleek eskainiko dituzte euren abestiak (LH 2, 4 eta 6. maila...

oarso bidasoko hitza
Orokorra

Eguberri doinuekin diana, etzi

Lartaun Txistulari Taldeak Euskal Herriko Eguberrietako doinuz osatutako diana eskainiko du etzi, Elizalde auzoan zehar. Bestalde asteazkenean, Xanisteban Eguna izaki, goizetik kalez kale ibiliko dira, biribilketak joaz.

nagore vega
Gehiago



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.