San Tomas azokako irabazleak aukeratu dituzte

San Tomas eguna ospatzen ari dira gaurko egunean Euskal Herrian, eta Irunen ere. Txistorra eta sagardoa lagun, jende andana bildu da Urdanibia plazako ferian. Txapelketetarako tartea ere izan da goizean, eta dagoeneko, San Tomas azokako irabazleak zeintzuk izan diren jakitera eman du Irungo Udalak. Fruitu eta barazki lehiaketari dagokionez, Maria Guadalupe Etxebeste Ugartek jaso du lehen saria. Plakaz gain, 150 euro jaso diu Etxebestek. Bigarren saria aldiz, Joaquina Gaztelumendi Urdanpilletak jaso du eta horrekin batera, 100 euro eskuratu ditu. Animalia txapelketan, Unai Gonzalez Tolosak lehen saria eskuratu du, eta aurrekoan bezala, plaka eta 150 euro eramango ditu horri esker. Bigarren saria, Joaquina Gaztelumendi Urdanpilletarentzat izan da berriz ere. Hala, beste 100 euro eskuratu ditu Gaztelumendik. Bukatzeko, Eskualdeko Ezti lehiaketa Simon Telletxea Ameztoik irabazi du eta horrekin, 150 euro eskuratu ditu. Azken kategoria honetako bigarren saria, Jose Maria Izagirrek lortu du eta  100 euro jaso ditu. Eguna, luze Arratsaldeko ekitaldiak hastear dira dagoeneko, eta dantza zein musika nagusituko dira bertan. Txorimaloak soinu taldeak hasiera emango dio egunaren bigarren zatiari, 17:30ean. Horren ondotik, Adaxka, Ibarla-Meaka eta Eraiki dantza taldeetakoak ariko dira besteak beste. Iluntzean ere musikarekin jarraituko dute. Moskuko plazan egingo den Diskofestaz gain, Dj Leku musikaz arduratuko da Depor tabernan, 22:30etik [...]

Taloak nagusitu dira egun osoan zehar Moskuko plazan

Taloak nagusitu dira egun osoan zehar Moskuko plazan

San Tomas eguna ospatzen ari dira gaurko egunean Euskal Herrian, eta Irunen ere. Txistorra eta sagardoa lagun, jende andana bildu da Urdanibia plazako ferian. Txapelketetarako tartea ere izan da goizean, eta dagoeneko, San Tomas azokako irabazleak zeintzuk izan diren jakitera eman du Irungo Udalak.

Fruitu eta barazki lehiaketari dagokionez, Maria Guadalupe Etxebeste Ugartek jaso du lehen saria. Plakaz gain, 150 euro jaso diu Etxebestek. Bigarren saria aldiz, Joaquina Gaztelumendi Urdanpilletak jaso du eta horrekin batera, 100 euro eskuratu ditu.

Animalia txapelketan, Unai Gonzalez Tolosak lehen saria eskuratu du, eta aurrekoan bezala, plaka eta 150 euro eramango ditu horri esker. Bigarren saria, Joaquina Gaztelumendi Urdanpilletarentzat izan da berriz ere. Hala, beste 100 euro eskuratu ditu Gaztelumendik.

Bukatzeko, Eskualdeko Ezti lehiaketa Simon Telletxea Ameztoik irabazi du eta horrekin, 150 euro eskuratu ditu. Azken kategoria honetako bigarren saria, Jose Maria Izagirrek lortu du eta  100 euro jaso ditu.

Dozenaka irundar bildu ditu San Tomas Egunak

Dozenaka irundar bildu ditu San Tomas Egunak

Eguna, luze
Arratsaldeko ekitaldiak hastear dira dagoeneko, eta dantza zein musika nagusituko dira bertan. Txorimaloak soinu taldeak hasiera emango dio egunaren bigarren zatiari, 17:30ean. Horren ondotik, Adaxka, Ibarla-Meaka eta Eraiki dantza taldeetakoak ariko dira besteak beste.

Iluntzean ere musikarekin jarraituko dute. Moskuko plazan egingo den Diskofestaz gain, Dj Leku musikaz arduratuko da Depor tabernan, 22:30etik abiatuta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.