Andra Mariren harrobi diren koruek kontzertua emango dute etzi

Etzi, 19:30ean,Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren Musika Tailerrak eta Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzek Gabon Kontzertua emango dute, Fatimako Andra Mari elizan. Andra Mari Abesbatzaren haur, nerabe eta gazte koruek Imanol Elizasuren zuz...

Etzi, 19:30ean,Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren Musika Tailerrak eta Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzek Gabon Kontzertua emango dute, Fatimako Andra Mari elizan.

Andra Mari Abesbatzaren haur, nerabe eta gazte koruek Imanol Elizasuren zuzendaritzapean Gabon abestiez osatutako emanaldia eskainiko dute. Errepertorioan ez dira faltako abesti klasikoak zein modernoak. Horren barruan, Orereta Abesbatzak Alemaniako Ohian Beltzean emandako kontzertuetan abestutako Gabon kantak eskainiko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.