Asteazkena, Xanisteban Eguna

Abenduaren 26a, datorren asteazkena, Xanisteban Eguna da. Egunean zehar, hainbat ekitaldi izango dira: Goizean, Lartaun Txistulari Taldea biribilketak joaz ibiliko da herriko kaleetan. Kale ekintza berezia izango da Doneztebe plazan, 17:00etan. Olentz...

Abenduaren 26a, datorren asteazkena, Xanisteban Eguna da. Egunean zehar, hainbat ekitaldi izango dira:

  • Goizean, Lartaun Txistulari Taldea biribilketak joaz ibiliko da herriko kaleetan.
  • Kale ekintza berezia izango da Doneztebe plazan, 17:00etan. Olentzerok ekarritako jolasetan aritzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek.
  • Argazkiez blai! lehiaketako sariak banatuko dituzte, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian.
  • Giriziako Pilota Sailak eta Kataxulo Gaztetxiak antolatutako Xanistebanetako Pala Txapelketako finalak izango dira Kontzejupean, 18:30etik aurrera.
  • Antzerki emanaldia izango da udaletxeko areto nagusian, 19:00etan: Hura ez da lekua antzezlana eskainiko du Metrokoadrokak. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatu du saioa. Liburu eta Disko Azokaren harira antolatutako ekimenetako bat da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.