Javi Villanuevak irabazi du Hondartzan jokatutako Squash Masterra

Javi Villanuevak irabazi zuen iragan asteburuan Hondartza kiroldegian jokatutako Euskadiko 2012ko Squash Masterra. Alberto Ferreirok bigarren postua eskuratu zuen eta David Marinek, hirugarrena. Hondartza kiroldegiak Euskadiko Squash Masterra hartu zuen abeduaren 15ean. Guztira, zortzi jokalari aritu ziren nor baino nor lehen postua lortzeko. Hala, 12 partida eta 45 joko egin zituzten denera squas jokalariek. Antolatzaileek adierazi dutenez, “partidak erakargarriak eta lehia handikoak izan ziren”. Sailkapena ondokoa izan zen: 1. Javi VIllanueva 2 . Alberto Ferreiro 3. David Marin 4. Oscar Riguera 5. Aitor Yanguas 6. Harriet  Arenza 7. Liam Kane 8. Karlos Garcia

Irabazleak podiumean

Irabazleak podiumean

Javi Villanuevak irabazi zuen iragan asteburuan Hondartza kiroldegian jokatutako Euskadiko 2012ko Squash Masterra. Alberto Ferreirok bigarren postua eskuratu zuen eta David Marinek, hirugarrena.

Hondartza kiroldegiak Euskadiko Squash Masterra hartu zuen abeduaren 15ean. Guztira, zortzi jokalari aritu ziren nor baino nor lehen postua lortzeko. Hala, 12 partida eta 45 joko egin zituzten denera squas jokalariek.

Antolatzaileek adierazi dutenez, “partidak erakargarriak eta lehia handikoak izan ziren”.

Sailkapena ondokoa izan zen:
1. Javi VIllanueva
2 . Alberto Ferreiro
3. David Marin
4. Oscar Riguera
5. Aitor Yanguas
6. Harriet  Arenza
7. Liam Kane
8. Karlos Garcia

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.