Gizon bat zauritu da kamioi batek izan duen istripuan
Gaur goizaldean gizon bat zauritu da, gidatzen ari zen kamioia errepidetik atera ondoren. Istripua 04:00etan izan da, Lezoko saihesbidean. Izotz plaka batekin irrist egin du kamioiak eta artaziarena egin du. Bi auto kolpatu ditu kamioiak eta errepidear...
Gaur goizaldean gizon bat zauritu da, gidatzen ari zen kamioia errepidetik atera ondoren. Istripua 04:00etan izan da, Lezoko saihesbidean. Izotz plaka batekin irrist egin du kamioiak eta artaziarena egin du. Bi auto kolpatu ditu kamioiak eta errepidearen bi noranzkoak moztu ditu. 07:30ean ireki dute berriro errepidea.