Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kide diren Aintzane Lertxundik (Oiartzun 1978), Irati Odriozolak (Oiartzun, 1991), Maialen Bengoetxeak (Oiartzun, 1987) eta Urtzi Argibayk (Errenteria-Orereta, 1986) bizpahiru hilabete daramatzate lanean Disko eta Liburu Azoka prestatzen. Durangoko Azokaren (Bizkaia) ondoren etorri ohi da Oiartzungoa, Gabonen bezperan, San Tomas feriaren inguruan. Ez da Durangokoa bezala, beste modu batekoa da, baina garrantzitsua era berean. Bihar irekiko dute udaletxeko areto nagusian. Azokaren nondik norakoak azaldu dizkiote Oarso Bidasoko Hitza-ri antolakuntza taldeko hiru neskek. Beste urte batez, iritsi da Disko eta Liburu Azoka. Aintzane Lertxundi: Bai, hori da. Urteak dira hori eta Txerri Eguna antolatzen ditugula. Lehen Intxixu AEK-k hartzen zuen ardura eta orain Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kideek (bertan dago AEK ere) antolatzen dugu. Laupabost lagun bildu, lan taldea osatu, eta horiek prestatzen aritzen gara. Etzi (hilaren 17an) irekiko duzue eta hilaren 24ra arte egongo da zabalik, ezta? Irati Odriozola: Hori da. Goiz eta arratsalde egongo da irekita, udaletxeko areto nagusian. Zein ordutegi izango du? Odriozola: Goizez, 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. Arratsaldez, berriz, 17:00etatik 20:00etara. Erantzun ona izaten du urtero, ez da hala? Maialen Bengoetxea: Bai, urtero ibiltzen da jende dezente. Aurten ere hala izatea espero dugu. Horretarako azoka bisitatzera animatu nahi ditugu herritarrak. Durangoko Azoka pasatu berritan [...]
Urte bukaera iritsita, Txerrimuño etxe okupatuak urteurrena ospatuko du beste behin. Aurtengoa 27.a izango da. Ohi bezala, ederki ospatuko dute urteurrena, ekitaldi ugari antolatu baitituzte etxe okupatukoek. Lehenik eta behin, etzi arratsaldean, eusk...
Karmengo Amako guraso talde batek osatutako DBH Batzordeak Pasaian Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza jartzeko aldarrikapenekin jarraituko dute asteburu honetan. Larunbaterako festa antolatu dute, eta horren baitan jostailuen tonbola jarriko dute eta pat...
Oreretako ezker abertzaleko kideak Oiartzungo bidesaria kentzearen alde daude, baina gai horren gainean, Errenteriako Udalak “jarrera baztertzailea” erakutsi duela salatu dute. Ezker abertzaleak azaroaren 12an mozioa aurkeztu zuen udaletxea...
Belauneko lesioak tarteko, hemezortzi hilabete egin ditu eskiak jantzi gabe Izaskun Zubizarreta mendiko eskiatzaileak (Oiartzun, 1970). Denbora luzez egon da geldirik, eta halakorik ez du berriz nahi. Azken asteetan elurretan ibiltzeko modua izan du, baina tentu handiz aritu da, jaitsieretan batez ere. Iazko etenaren ondoren, Euskal Mendizale Federazioak (EMF) prestatu duen selekzioan parte hartuko du, Joseba Tobar eta Iban Letamendirekin. Duela bi urte mendiko eskiko munduko txapelketetan parte hartzen aurreneko euskal eskiatzailea izan zen Zubizarreta, eta orain hori baztertu ez arren, nahiago du urratsez urrats joan. Mendi eskiko denboraldia ate-joka dator. Zer moduz zaude? Ongi nago, motibatuta, baina beldur handiarekin. Iaz hirugarren ebakuntza egin zidaten belaunean eta, entrenatzen gogotsu banabil ere, ez dut berriro lesionatu nahi —Donostiako maratoia korritzen ari zela hartu zuen min azkenekoz, 2009ko azaroan—. Burua ez daukat lehiaketetarako, eta pixkanaka joatea dut onena, eta mendiko eskiaz gozatzea. Lehiatzeko baino, beraz, gozatzeko modua izango duzu aurten. Hala uste dut. Lesioagatik geldirik egotea ez dut ongi eraman, eta ez dut berriz halakorik gertatzea nahi. Entrenatzen banabil, korrika eta bizikletan, baina lehiaketa beste gauza bat da. Pixkanaka joango naiz eta Espainiako kronoigoera txapelketara ongi iritsi nahi nuke —urtarrilean jokatuko da—. Kronoigoeretan maldan gora eskiatzen da, eta horri ez diot beldurrik; [...]
Markesane parkeko lanak bukatzeke dauden arren, Aranzadi Zientzia Elkarteak parkean egin behar zituen lanak eginak ditu. Elkarteak liburuxka batean bildu ditu egin dituen ikerketa eta azterketak. Hala, bihar arratsaldean aurkeztuko dute liburuxka hori ...
Oceana erakundea, EAEko Biologoen Elkargo ofiziala eta Pasaiako Udala kanpo kaiaren aurka agertu dira, proiektu hori “legez kontrakoa, ingumenari eraso larria eta ekonomikoki jasanezina” dela argudiatuz. Horrez gain, Portu Agintaritzak trafikoaren gainean egiten dituen aurreikuspenak ez direla errealak nabarmendu dute; are gehiago, portuaren etorkizuna arriskuan jartzen duen zorduntza garrantzitsua planteatzen da. “Kanpo kaia eraikitzearen proposamenak ez du kontsentsurik, arbuioa baizik. Gisa horretako proiektua egungo porturen baldintzak hobetzeko dagoen irtenbide bakartzat aurkezteak arduratzen gaitu”, adierazi du Maider Ziganda Pasaiako alkateak. Ricardo Aguilar Oceana erakundeko ikerketa arduradunak nabarmendu duenez, izapide administratiboak ez dira errespetatu: “Natura 2000 Sarea aurtengorako zehaztu behar zen, baina Gobernu zentralak ez du legea betetzen”. Hamabi arrazoi Hiru erakundeek hamabi arrazoi ikusten dituzte kanpo kaiaren proiektua ilegala eta inkoherentea dela argudiatzeko. Proiektuak Europako legedia ez duela betetzen irizten diote, eta Portu Agintaritzak berak egindako ingurumen ikerketak ingurumena larriki kaltetuko duela gogorarazi dute. “Onartutakoa baino eragin handiagoa izango du, ez du ingurumen izapide egokiak betetzen eta nazioarteko hitzarmenak eta politikak urratzen ditu. Gainera, Kantaurikoko ekologia balore handiak dituen guneak kaltetuko ditu”, salatu dute. Ekonomiari dagokionez, ez duela justifikaziorik eta lanposturik ziurtatzen ez duela adierazi dute. “Gauza bera gertatu zen Bilboko portua eraiki zutenean. Enplegua %40 murriztu zen”, azaldu du Javier [...]
Gabonak badatoz eta asko gastatzeko garaia izan ohi da. Gastu horiek hobeto antolatzen laguntzeko, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziako kontsumo-zerbitzutik zenbait aholku eman dituzte. Nabarmendu dutenez, lehenik eta behin, gastuak planifikatu egin behar dira, gehiegi ez gastatzeko. Benetan behar ditugun gauzen zerrenda egin behar dugu, eta aurrekontu bat egin, gauza bakoitzerako gutxi gorabeherako prezio bat ezarriz. Erosketak egiterakoan, berriz, prezioak eta produktu eta zerbitzuen kalitatea alderatu behar dituzte erosleek. Janariei dagokienez, gauza jakina da janarien prezioek gora egiten dutela Gabonak iristeko zenbait aste falta direnean, eta horregatik menua aldez aurretik prestatzeko eta berritzeko —ohikoak ez diren plater alternatiboak erabiliz— proposamena egin dute Oarsoaldeatik. Jostailuak erosi aurretik ere hausnarketa egin behar dela nabarmendu dute, urtero-urtero apalategietan zokoratuta, erabili gabe, zenbat jostailu geratzen diren aintzat hartuz, edo jostailu jakin bat erostea zenbateraino den beharrezkoa baloratuz. Horren ildotik, oparitu beharreko produktu kopurua murritz daiteke, eta aldi berean etxeko txikiak anima ditzakegu erabiltzen ez dituzten jostailuak dohaintzan eman ditzaten. Jantzi eta oinetakoei dagokienez, sektore horretan eskaintza zabala izanik, behar bezala hausnartu gabe erosten dira askotan. Hortaz, erosi aurretik, benetan zer behar dugun pentsatzeko gomendioa eman dute Agentziatik. Gogoan hartu erosketaren txartela edo faktura eskatu eta gorde behar dela, produktuaren bermea den heinean. Gabonetan, inoiz baino [...]
Errenteriako Udalak Añarben 1.000 hektareatako erreserba gunea sortzea proposatu du, eta Eguzki, Ekologistak Martxan, Berdeak, Ugatza eta Haritzalde talde ekologistek bat egin dute ekimen horrekin. Erreserba gune horri esker, Aiako Harria Parke Naturalaren baitan dauden Añarbeko pagadi eta hariztiak babestuko lirateke. Erreserba gune horrek ere Añarbeko urtegia babestuko luke. Ekologistek nabarmendu dute interes maila altua duela babesteko ekimen horrek, Gipuzkoa eta Bizkaiko harizti handiena delako. Horrez gain, gogorarazi dute Añarbek fauna berezia daukala: igaraba, izokina, basakatua, okila… eta horiekin batera, anfibio, narrasti, hegazti eta ugaztun espezie ugari. Aiako Harriko inguruko udalek egindako lana ere goraipatu dute, “diru kopuru handia inbertitu dutelako, bioaniztasuna sustatzeko euren basoetan”. Hori dela eta, “koherentea” iruditzen zaie Errenteriako Udalak hartutako erabakia. Haatik, salatu egin dute Gipuzkoako Foru hartutako jarrera, “behin eta berriro trabak jartzen dizkiotelako Añarben erreserba gunea sortzeari, ehizaren lobby-aren alde”. Jarrera horrek, “ahultasuna, loturak eta dependentzia erakusten du ehizaren federazioarekiko”. Horrenbestez, EAJri, Rafael Uribarren Landa Eremuaren Garapenerako diputatuari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari basoen kontserbazioa eta birsorkuntza sustatzeko eskatu diote, “batik bat Natura 2000 sarearen baitan daudenak”. Gogorarazi dute egun badaudela sarearen baitan dauden guneak eta arriskuan daudenak. Hala nola, Ernio-Gatzume, Jaizkibel, Ulia eta Txingudi. Halaber, Uribarreni eskatu diote erreserba naturalen gaineko eztabaida Natura 2000 [...]
Eskola Pilota egitasmoko partidak jokatuko dituzte etzidamu (larunbatean), Kontzejupeko, Elizalde Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako pilotalekuetan Benjamin Mailako pilotariek. Hori dela eta, 16:00etatik 17:30ak bitartean hiru pilotaleku horiek ezin iza...