Udalak prestatutako Gabonetako egitarau bereziaren baitan, Las crónicas de Narnia 3 filma eskainiko dute bihar, 11:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. Film hori 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta dohainik sartu ahal izango dira, hor...
Errenteriako Udalaren laguntzarekin Errenkoaldek antolatutako Gabonetako Erakusleiho Onenaren Sariak badu irabazlea aurtengoan ere, eta Donostia kaleko Osina Naturdenda izan da garailea. Erakusleiho ikusgarria osatu du aurtengo honetan Osina Naturd...
San Silbestre Eguneko lasterketarako entrenatzen aritu direnek gaur dute egun handia, arratsaldeko bostetan hasiko baitira korrika. Lasterketak, baina, autoa edota autobusa hartu behar dutenengan eragina izango du, Nafarroa etorbidea moztuta egongo bai...
Sailkapeneko bigarren postuan bukatuko du urtea Pasajesek. Indartsu dabiltza zuri-gorriak. Gabonen atsedenaldia baliatuta, beren entrenatzaileak orain arte erdietsitakoaren balantzea egin du. Lehengo igandeko partida irabazita lasai hartu du Gabonetako atsedenaldia Pasajeseko entrenatzaile Jokin Iturriak (Irun, 1970). Bigarren denboraldia du zuri-gorriekin eta pozik dago, taldearekin zein emaitzekin. Sailkapenean soilik Anaitasuna duzue aurretik eta puntu bakarreko aldearekin. Pozik egoteko modukoa bada, ezta? Bai, hala da. Edonola ere, emaitzei erreparatuta gorabehera handiak izan dira. Baina egon behar dugun tokian gaudela esango nuke. Zure ustez, zein izan dira zaudeten postuan egoteko gakoak? Ez ginen ondo hasi, baina denboraldiaren hasieratik hona taldearen irudia asko hobetu da. Gure planifikazioan lehenbiziko jardunaldiak aurredenboraldikoak bezala planteatu genituen, bagenekielako ez ginela sasoian. Maila fisikoa hobetzen joan garen heinean, jokalariek konfiantza hartu eta horrek eraman gintuen errenkan zortzi partida irabaztera. Azpeitian galdu genuen, hangoa zelai zaila delako, eta nahiz eta ondo egon gal dezakezulako. Real Unionen kontra ere galdu genuenean, hainbat kontu pilatu zitzaizkigun. Aurreko partidatik hiru jokalari zigortuta genituen, eta atsedenaldia baino lehen aldaketak egin behar izan genituen lesio batengatik. Azkenean partida galdu genuen, baina guri gehien kezkatzen gintuena horrek ekar zezakeen konfiantza galtzea zen. Partida guztiak irabazten ari ginen, eta horri ezin genion betiko eutsi. Kontua zen, galtzeko [...]
Kabalgatan irteteko deia egin die Donibaneko Jai Batzordeak herritarrei eta hala egin nahi dutenei Meipiko lokaletara agertzeko eskatu diete, asteazkenean, 17:30ean. Trintxerpeko Jai Batzordeak, bestalde, Errege Magoak bertara 16:45ean iritsiko direla ...
Abian da Mariasun Landa Kazetaritza Lanen sariak ekimena. Sari honen xedea gizarteko hainbat arlotan emakumeek Errenteria-Oreretari egindako ekarpenen berri emango duten kazetaritza lanak sustatzea, aitortzea eta saritzea da. Ekimen hori sustatzerako garaian, Errenteriako Berdintasun Planak jasotzen dituen helburuak hartu ditu kontuan Errenteriako Udalak. Lanak Errenteriako Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira. Horretarako epea otsailaren 4ean bukatuko da. Parte hartzeko baldintzak Lanen egileak 18 urte edo gehiago eduki behar ditu eta jatorrizkoak edota argitaratu gabeko lanak aurkeztu beharko ditu. Partaide bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Formatuari dagokionez, 3.000 edo 6.000 arteko karaktere kopurua izango du lanak. Makinaz idatzita egon beharko du, eta DINA 4 formatuan aurkeztuko da. Artikuluari lotutako kalitate oneko irudiak ere aurkeztu beharko dira. Gutxienez bi eta gehienez lau. Lana gutunazal itxi batean aurkeztu beharko da. Gutunazalaren aurrealdean izengoiti edo lelo bat idatzi beharko da, inoiz ez, egilearen izena. Horrez gain, lana gizonezko batena edo emakumezko batena den adierazi beharko da, eta egilea Errenterian bizi den ala ez. Beste gutunazal itxi batean egilea identifikatzen duten datuak (izen abizenak, NAN, helbidea, telefonoa, etab.) eta berari buruzko CV laburra sartuko dira beste gutunazal batean. Gutunazal honen aurrean ere, beste gutunazalaren aurrealdean idatzitako izengoiti edo lelo bera idatzi beharko da. [...]
Kontzertu bikoitza antolatu dute Mogambok astearterako. Children of Technologi italiarrek joko dute eta haiekin batera Zarauzko Metralleta. 20:45ean hasiko da kontzertua.
Abuztuan iritsi zen Josu Zubia aretxabaltarra Trintxerpera, bertako lehen taldea entrenatzera; denboraldi hasiera zaila izan zuen arren, orain neurria hartua dio goraka ari den zuri-urdinen taldeari Denboraldiko lehen erdia bukatzeko partida baten faltan, Trintxerpek 24 puntu batu ditu eta sailkapeneko seigarren postuan da. Josu Zubia (Aretxabaleta, 1975) entrenatzailea kontent dago orain arte egindako lanarekin. Zein balantze egiten duzu denboraldiak orain arte eman duenaz? Egia esan, balantze positiboa. Taldea nahiko baldintza berezietan hartu nuen. Iñigo Celari laguntzera etorri nintzen, baina, azkenean nik hartu nuen taldearen gidaritza, abuztuaren erdialdean. Lan asko zegoen egiteko. Jokalariak ere ez nituen ezagutzen. Baina urtea nola joan den ikusita balorazioa oso positiboa da. Denboraldi hasieran zaila zenuen helburuak finkatzea, baina orain bestelakoa da egoera. Finkatu al dituzu helburuak bigarren erdiari begira? Amaierarako helbururik ez dugu jarri oraindik. Nik mutilei esan nien lehengo itzulia 24 punturekin bukatzeko saiakera egin behar genuela. Orain 24 punturekin, eta partida bat faltan, bigarren itzulian lau partida irabaziz gero, mailari eustea bermatuta izango dugu. Hori da beti lehen helburua. Hortik aurrera etortzen den guztia ongi etorria. Nolako giroa dago orain taldean? Garrantzitsuena da 25 kide garela taldean eta parte-hartze handia izan dutela jokalari guztiek. Minutuak, oro har, nahiko banatuta egon dira, eta horrek, [...]
Andra Mari Abesbatzak A.M.A. Berripapera izeneko aldizkaria sortu eta argitaratu du. Lehen alea hilabete honetan argitaratu du, eta abesbatzaren 2011ko egutegiarekin batera banatu dute. Guztira, 500 ale banatu dituzte. Urtean lau alditan argitaratuko d...
Urte Zaharreko Krosa jokatuko da bihar goizean Pasai Antxon. Txabol Sotoak antolatu du lasterketa, Pasaia-Lezo Lizeoko guraso taldeak, hirugarrenez. 6 urtetik 13ra arteko haurrek eta gazteek parte har dezakete lasterketan eta korrika irten nahi dutenek...
Pasaiako Portu Agintaritzak La Herrera iparraldeko eta ekialdeko lurrak uzteko prozesuarekin hasiko da. Erabakia gaur goizean hartu du Portu Agintaritzako administrazio kontseiluak. Horrela, Estatuko Portuak egin beharreko txostenak egin ondoren eta Su...
Errenteria-Oreretako ezker abertzaleak gobernu taldeak datorren urteko aurrekontuak tramitatzeko duen “ardura falta eta gaitasun eza” salatu du gaur. Udalen aurrekontuen tramitazioa arautzen duen Araudi Foralak dio aurrekontu berria onartzeko, zuzentzeko edo atzera botatzeko urriaren 15a baino lehenago aurkeztu behar zaiola udalbatzarrari eta urteko azken eguna baino lehenago onartu behar dela behin betiko. “Berriz ere Gobernu Taldeak ez du araudiak dioena betetzen. Urte bukaeran gaude eta laster sartuko garen 2011 urteko aurrekontuaz ez dugu hitzik entzun”, azaldu du Santi Angulo ezker abertzaleko zinegotziak. Herriko PSE-EEk, EAJk eta H1-ek gehiengoa osatzen dute Udalean, baina ezker abertzalearen iritziz, “ez dira gai aurrekontua onartzeko”. “Kontrolik gabeko gastua” Hilabete honetan udal tasak igotzea eta udaleko langileen soldatak jaistea onartu zuen udalbatzarrak gobernu taldearen aldeko bozekin. “Herritarrei tasak eta zergak igotzeko ez dute arazorik izan, baina gastu arrunta murrizteko orduan arazoak dituzte, kontrolik gabeko gastu politikoak ez dituztelako ikutu nahi”, gaineratu du Santi Angulok. Hiru urterako saneamendu plana legealdi honen bukaeran aurkeztu nahi du Udalak. “Aurrekontuak aurkezteko ez dira gai izan, baina hurrengo korporazioari dagokion erabakia hartu nahi dute orain”, esan du ezker abertzaleko kideak. Gobernu taldeak lau urtetik bitan onartu ditu aurrekontuak gehiengoa izan arren. “Udalaren egoera ekonomikoaren aurrean jarrera arduragabea erakusten du Gobernu Taldeak [...]