Lezoko Udalak Etorlur enpresaren jokabidea salatu du, Itturrin eta 103 poligonoko enpresetako langileei “informazio okerra” eman dielako. Herenegun goizean Udalak hainbat dei jaso zituela azaldu du Haritz Salaberria alkateak. Guztiek kezka berbera zuten: Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat lanean ari diren Etorlur enpresako kide batzuk lantokietatik pasatu ziren goizean, “bost urtetan enpresa desjabetuko zutela esanez”. Enpresen datuak biltzen ari zirela esanez aurkeztu ziren lantokian, balorazioa egiteko. Datu horiekin, plataforma logistikoa egiteko desjabetzeak egiten hasiko zirela adierazi zieten, bost urteko epean. Lezoko Udalak informazio hori zuzena ez dela esan du eta Etorlurren jarrera eta horrek sortu duen “alarmismoa” salatu dituzte. “LZPan agertzen da bakarrik” Lezoko alkateak adierazi duenez, plataforma logistikoaren proiektua Lurraldeko Zatikako Planean (LZPn) bakarrik agertzen da. LZPa oraindik ez dute onartu. “Dakigunez, ez dute onartuko ez aurten ezta datorren urtean ere”, gaineratu du Salaberriak. Horregatik bertan lan egiten dutenei lasai egoteko eskatu die Udalak. Azaldu duenez, LZPak plataforma logistiko horren kokalekua zehazten du bakarrik, “ez ezaugarriak ezta nolakoa izango den”. Horren harira, Aldundia bideragarritasuna aztertzen ari dela esan du Salaberriak. Hala ere, foru erakundeak hartu duen bidea “arriskutsua” dela iritzi du Lezoko alkateak: “Kanpo kaira joango liratekeen tunelekin egin zutena errepikatzen ari dira. Lotsagarria da dirua oraindik onartuta ez dauden proiektuetan [...]
Aitor Albistur errenteriarra zorioneko da pasa den asteburuan Zumarragako Udalak antolatutako Iparragirre Saria irabazi baitu. Zehazki, bertsopaperan, 16 urtetik gorako mailan saritu dute Albistur. 6 urtera arteko saria, berriz, Mikel Iturriotz urret...
Ikastetxeetako haurrek ongi prestatuta izango dituzte dagoeneko Kaldereroetako abestiak. Izan ere, datozen egunetan kantatu egin beharko dituzte festa horren baitako abestiak. Lehenengoak Cristobal Gamon ikastetxeko ikasleak izango dira. Etzi, 15:00eta...
OB OiartzunBai oposizioko taldeak salatu duenez, Oiartzunek lau urte daramatza etxebizitza politikarik gabe: «Lau urte izan ditu Udal Gobernuak etxebizitza politika erakusteko eta horixe egin du. Ezer ere ez, ez baitu etxebizitza politikarik. Lau urtean ez da etxebizitza babestu bat ere zozkatu, eta 332 izan zitezkeenean, gutxienez». OBren iritziz, Gobernuak aukeratu duen bidea ukazioa eta suspentsioa izan da. Ukazioa, etxebizitza eskatzaileei: «Gobernuak etxebizitza eskatzaileen erroldako 800 oiartzuarrei egiten diena da, behin eta berriro debekatzen baitie, erabaki bakoitzarekin, Oiartzunen bizitzea». Suspentsioa, Arau Ordezkatzaileei dagokienez: «Epaitu zen suspentsioa, baita kondenatu ere, baina Gobernuak gor-mutuarena egitea aukeratu zuen bere proiektu alderdikoia aurrera ateratzeko asmo bakarrarekin, oiartzuarren interesen gainetik pasatuz». Etxebizitza Bulegoa, «kea saltzeko» OBren ustez, legegintzaldi honetan atzera egin du Oiartzunek etxebizitza politikan, lehen ere bazituelako Arau Ordezkatzaileak: «Onartuta zeuden. Ez baziren Gobernuaren gustukoak aldatu besterik ez zituen egin behar. Hori egin beharrean, Gobernuaren kudeaketa aurrez egindako aurrerapen guztiak hankaz gora botatzean oinarritu da, ehunka oiartzuarri etxebizitza bat lortzeko aukera mugarik gabe atzeratuz, eta Arragua eta Ugaldetxoren biziberritzea bertan behera utziz». OBren arabera, ezker abertzaleko «beste gobernu batek» auzo horiek albo batera utzi ditu. Horrez gain, OBk kritikatu du lau urte hauetan Udalak ez duela inolako proiekturik martxan jarri, Etxebizitza Bulegoa izan ezik, [...]
Iurrita Gune Soziokulturala osatzen duten lagunek Udalak Iurrita «itxi» nahi duela jakinarazi dute eta Udalaren arabera hori ez da horrela. Udalak dioenez, Iurritagatik ordaintzen den diru kopurua ezin du bere gain hartu: «Gaur egun Iurrita gune soziokulturalak erabiltzen duen pabilioi honengatik 24.000 euro ordaintzen du urtean Oiartzungo Udalak, alokairuan eta gastuetan (argindarra, ura…). Diru kopuru hau, krisi garai hauetan, dirutza handia da eta ezin du bere gain hartu Udalak. Lokal hori alokatzen ez jarraitzeko arrazoi bakarra ekonomikoa da». Hala ere, Udalak jakinarazi du bertan garatzen diren proiektuekin aurrera jarraitu ahal izateko hainbat proposamen egin dizkiela bertan ibiltzen diren taldeei eta gazteei. Udal jabetzakoak diren eta libre dauden hainbat lokal erabiltzeko aukera eskaini diela, eta ekonomikoki Udalak bere gain hartzeko moduko eskaintzak ere egin dizkiela azaldu dute Udaletik: «Herriko beste talde eta eragileekin egiten den moduan, Iurritako kultur jarduerak aurrera eramateko diru-laguntzak eskaini dizkie Udalak, diru hori autogestionatu dezaten, beharrezko azpiegiturak lortzeko ere». Udaletik jakinarazi dutenez, abenduaz geroztik, Udal ordezkariak bi aldiz bildu dira Iurrita Gune Soziokulturalean dabiltzan gazteekin. Bilera horietan, Udalak hainbat aukera proposatu dizkie, «euren ekintzak egiten jarraitu ahal izateko». Bestalde, zintzotasunez jokatzeko eskatu die Udalak gazteei: «Oso ongi azaldu zaie zergatik ezin den Iurritako pabilioiagatik ordaintzen den alokairuarekin [...]
Martxoaren 1ean abiatuko da Ekialdebus, Oarso Bidasoa eta Donostia arteko zerbitzua ematen duten lau autobus konpainien bateratzearen ondorioz. 22 linea eskainiko ditu, eta Gipuzkoako sare handiena izango da. Hainbat berrikuntzen artean, oraingo ibilbide batzuen aldikotasuna ugarituko da, eta linea berriak sortuko dira, besteak beste, Ibaetako kanpusera eta Bidasoaldeko eta Donostiako ospitaletara. Gaur goizean aurkeztu dute Foru Aldundian Markel Olano diputatu nagusiak, Arantza Tapia Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko diputatuak eta Pablo Ruiz enpresa berriko arduradunak. Markel Olano pozik agertu da Ekialdebusen sorrerak hiri arteko loturei “kualitatiboki eta kuntitatiboki bultzada” emango diolako. Batetik, enpresen elkartzeak “”udeaketa hobea” ekarriko duela uste du, eta bestetik, “zortzi autobus berri erosi, linea berriak sortu eta daudenen frekuentziak hobetu” egingo dituztela aurreratu du. Prozesu “neketsua” izan dela onartuta, “elkarlana oso garrantzitsua” izan dela iritzi du diputatu nagusiak, “urratsak egiteko ezinbestekoa” bere esanetan. Txartel bakarraren ondotik, “garraio arloan legealdiko bigarren urrats inportantea” izango da Olanorentzat, Berrikuntza ugari Arantza Tapia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak martxoaren 1etik aurrera Oarso Bidasoa eta Donostia arteko autobus sareko berrikuntzen berri eman du. Hasteko, linea berriak aipatu ditu, Hondarribitik, Irundik eta Oiartzundik Donostiako kanpusera zuzenean Ibaetatik sartuko direnak, eta eskualdea erietxeekin lotuko dutenak (Hondarribitik Bidasoaldeko ospitalera, eta Lezo, Pasaia, Errenteria eta Trintxerpetik Donostikora). [...]
Igandean Udaberriko Txapelketaren lehenengo fasea jokatuko dute Elorsoro kiroldegian, gimnastika erritmikoko kirolariek, 09:00etatik 14:00etara. Tximeleta elkarteak antolatu du saioa.
“Zigortuak, Wi-Fia ez jartzeagatik”. Hala daudela esan du Lezo Herri Eskolako Kontseiluak. Izan ere, orain dela egun gutxi eraman ditu ikastetxetik Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ikasturte honetarako 45 ordenagailuak. Herri Eskolako Eskola Kontseiluaren arabera, iazko otsailaren 4an hartu zuten erabakiaren harira ordenagailu horiek eraman ditu berriz ere Hezkuntza Sailak. Horrela, orain dela urtebete inguru Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Eskola 2.0 egitasmoa martxan jarri zuenean, horren berri, “prentsaren bidez” izan zutela gogorarazi dute Herri Eskolako kideek. Plan horren arabera, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek ordenagailu bana edukiko zuten, eta irakasleek, arbela digitalak. Horietan Internet erabiltzeko Wi-Fia erabiliko zutela erabaki zuen Hezkuntza Sailak. “Hezkuntza Saila, entzungor” Hamarkada honen hasieran, Premia izeneko egitasmoa martxan jarri zutenean, ikasgela guztiak kable bidez konektatuta daudela adierazi du Herri Eskolako Eskola Kontseiluak, alegia, “konexioa bermatuta” dagoela. “Europan Wi-Fiaren kontrako neurriak hartzen ari direnean, Hezkuntza Sailak entzungor egin die hainbat adituren txostenei eta, are larriago, Europako Legebiltzarrak 2008ko iraileko eta 2009ko apirileko ebazpenetan jasotako irizpideei ere muzin egin die”. Hartutako erabaki horietan, Europako Legebiltzarrak gobernuei eskatzen die haurrak eta nerabeak hari gabeko erradiazioetatik babes neurriak hartzeko. “Gaur egun, ez dago erabateko ziurtasunik teknologia mota horrek osasunarekiko izan ditzakeen ondorioez, ezta kaltegarria ez dela frogatzen duen ikerketarik [...]
Abaraxka Udal Ludotekak ohi baino ordubete lehenago itxiko ditu ateak ostiralean, hilak 24, Ihote Festa dela eta. 16:30etik 18:30era egongo da irekita ludoteka (gehienez 19:00etan itxiko dute, ez 19:30ean), Doneztebe plazan azeri dantza hasi aurretik. ...
Joxe Manuel Odriozolak gidatutako solasaldiarekin bukatu zen atzo Basari Foroak euskararen gainean antolatutako azken hitzaldi sorta. Euskararen herria bide baten bila izenburupean, hiru hitzaldi antolatu dituzte Basariko kideek. . Lehenbizikoa eta sol...
adin txikikoa harrapatu eta alkoholemia proban positibo eman zuen gidariari 6 hilabeteko esopetxe zigorra ezarri diote
Eresbilek, Musikaren Euskal Artxiboak, Juan Zelaia Letamendia Musika Beka deitu du bosgarrenez, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin. Juan Zelaia bekaren helburua, musika ikerketetan euskara bultzatzea da. Horretarako, 9000 euroko dirulaguntza jasoko du beka eskuratzen duenak bere proiektua gauzatu ahal izateko. Bekarako proiektuak, maiatzaren 9 arte aurkeztu ahalko dituzte interesadunek eta hilabete horretan bertan, hautatuko dute proiektu irabazlea. Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioak izendatuko dituen hiru pertsonek osatutako dute epaimahaia “eta hoiek izango dira, lehiaketa bidez, irabazlea erabakiko dutenak” azaldu dute antolatzaileek.Ondoren, ekainean hasita, urtebeteko epea izango du irabazleak, proeiktua gauzatzeko. Lanak, Eresbilek Alfonso XI kaleko 2. zenbakian duen egoitzan aurkeztu beharko dituzte lehiaketan parte hartu nahi dutenek. Juan Zelaia musika beka, bi urtetik behin antolatzen den lehiaketa da eta edonork har dezake parte. “Bakarka nahiz taldeka aurkez daitezke proiektuak eta edozein musika eremukoak izan daitezke” azaldu dute antolatzaileek. Baldintza bakarra, “lanak euskaraz idatzita aurkeztea da” esan dute. Aurkeztuko diren proiektu guztien artean, interes berezikoak izan daitezkeenak nabarmendu dituzte antolatzaileek. Hala nola, alde sozial zabala dutenak; euskal musika ondarea birbalioesteko oinarrizkoak direnak; Euskal Herri osora zabal daitezkeenak; euskal diasporako baliagarritasun nabariagoa dutenak; eta teknologia berrien bidez egindakoak, aipatu dituzte, azkenik. Juan Zelaia Letamendia Musika-Bekaren gaineko informazio lortu nahi dutenek bulegoa@eresbil.com helbide elektronikoa [...]
Eskulanak egingo dituzte gaur Abaraxka Udal Ludotekako kideek. Sorgin erratzak egingo dituzte bazkideek, 16:30etik aurrera.