
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan ustez sei kilo speed zituelako. Droga salerostea leporatu diote. Zehazki, maiatzaren 18an atxilotu zuten J.M.L.R. EAEko ordezk...

Lezoko Herritar Sareak aurkezpen ekitaldia egingo du larunbat eguerdian, Gurutze Santuaren plazan. Orain dela urtebete hasi zen Lezok Herritar Sarea herriaren gainean gogoeta egiten. Haritz Salaberria jarduneko alkateak sarearen izenean adierazi duenez...

Urtero legez, Ibargain Musika Eskolak ikasturte bukaerako kontzertuak antolatu ditu. Zehazki bost emanaldi antolatu ditu, bi biharko, bi etzirako eta azkena etzidamurako (larunbaterako) —ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute kiroldegian—. Bihar, udaletxeko areto nagusian izango dira emanaldiak. 15:30ean, gaztetxoen lehenengo kontzertuaren txanda izango da. 7-12 urteko ikasleek emango dute: tronpeta, klarinetea, zeharkako flauta eta flautina, harpa, gitarra, biolina, biolontxeloa, akordeoia, pianoa eta perkusioa… guztira 28 partaide. Bukaeran denen artean Una Planeta eta Napoleon kantak abestuko dituzte. Emanaldia Elizaldeko eta Haurtzaroko 6-8 urteko haurrentzako prestatu dute. 19:30ean, bakarlari, bikote eta kamara taldeen txanda izango da. Guztira eskolako 40 kidek hartuko dute parte emanaldi irekian. Etziko saioak ere udaletxeko areto nagusian izango dira. 15:30ean, gaztetxoek bigarren kontzertua emango dute. Gaurko emanaldi bera izango da, baina Elizaldeko eta Haurtzaroko 4-5 urteko haurrei zuzenduko diete. 19:30ean, bakarlarien, bikoteen eta kamara taldeen txanda izango da berriro. Eskolako 32 kidek eskainiko dute emanaldia. Azkeneko bi kontzertu horietako partaideak 12 urtetik gorakoak izango dira. Guridi, Chopin, Grieg, Bach, Teleman, Albeniz, Joplin, Beatles eta abarren musika lanak eskainiko dituzte. Kontzertu jaialdia Etzidamu (larunbatean), berriz, ikasturte bukaerako jaialdia egingo du Ibargain Musika Eskolak Elorsoro kiroldegian, 19:00etan. Ibargain Musika Eskolako maila guztietako instrumentu eta koru taldeek emango dituzte kontzertuak, eta Elizalde [...]

Guardia Zibilak Iñaki Gracia Arregi atxilotu du gaur eguerdian, Errenterian (Gipuzkoa). Polizia iturriek azaldu dutenez, Jose Antonio Ortega Lara espetxe funtzionarioaren bahiketan parte hartu zuelakoan eman du agindua Pablo Ruz Espainiako Auzit...


Irungo langabetuek egoera berean dauden Andoaingo eta Azkoitiko langabetuen elkarteekin bilduko dira ekainaren 9an, esperientziak konpartitu eta nola antolatu diren ezagutzeko. Izan ere, langabetu tasarik handiena izan arren, lanik gabekoak biltzen dit...

Hondarribiko Arraun Elkarteko entrenatzaile eta prestatzaile fisikoek asteburu honetan Plentzian jokatuko duten Euskadiko Trainerilla Txapelketara ez joatea erabaki dute. Aurten TKE liga inoiz baino lehenago hasten da, ekainaren 18 eta 19an Burdeosen, ...

Ikasturteak aurrera darrai, eta eskola kirolako ekintzak ere bukatzen ari dira. Saskibaloia, eskubaloia, futbola… praktikatu dituzte ikasturtean zehar hondarribiar ikasleek, eta larunbatean Eskola Kirolaren Jaialdia ospatuko dute. Jai eguna goize...

Bigarren urtez, haur eta nerabeekin lan egiten duten Elkarteen Eguna izango da larunbatean. Aurten Donibanen egingo dituzte 5 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako jarduerak. Haur eta nerabeen hizkuntza eskubideak betetzen direla bermatu nahi dute egun horrekin, jarduerak euskaraz eskaintzeko bideak landuz. Horrez gain, Udalaren eta elkarteen arteko harreman eta komunikazioa hobetu nahi dute, besteak beste. Dagoeneko hamasei elkarte bildu dira. Bukaerako ekitaldia plazan 19:30ean adin guztietakoak elkartuko dira elkarrekin Santiago plazan meriendatzeko. 20:00etatik aurrera, euskal dantzak eta dantza modernoaz gozatzeko aukera izango da. Egitaraua Lehenengo gunea. Bonantza. 5-8 urte 16:30-18:00. Pirataz mozorrotzeko tailerrak eta piraten itsasontzia ezagutzera. 18:00-19:30. Ginkana. Bigarren gunea. Santiago plaza. 9-12 urte 16:30-18:00. Bizikleta zirkuitua egiteko aukea izango da, futbolarien txanda eta baloia eskuz esku. 18:00-19:30. Egin zure sticka eta jolastu hockey partida bat eta paraxut jolasa. Hirugarren gunea. Portuko bokalea. 13-18 urte 16:30-18:00. Arraun jolasak. 18:00-19:30. Piragua bira eta txalaparta, graffitiak eta musika elektronikoa.

Aste honetan jakinarazi dute Irungo Udal Haur Eskolarako behin betiko onartuen zerrenda. Herritarren Arretarako Zerbitzuaren (HAZ) bulegoan kontsulta daitezke, baita interneten udal webgunean. Onartutakoek ekainaren 7a arteko epea dute matrikula behar ...

Joan den ostiralean, Udaleko Euskara Sailak antolatuta, ikasturte bukaerako bertso saioa izan zen Madalensoro pilotalekuan. Haurtzaro Ikastolako, Elizalde Herri Eskolako eta bi ikastetxeetako bertso eskoletako ikasleek ikasturtean zehar landutakoa jend...

Zigor Garro oreretarraren eta beste lau pertsonen kontrako epaia (tartean, Marina Bernardo) eman zuen herenegun Parisko Auzitegiak, eta Garrori hamar urteko espetxe zigorra ezarri dio, Fiskaltzaren iritziz, “ETAren aparatu logistikoan besteengand...


Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak lan poltsa osatu nahi du Kuadrillategi egitasmorako. Interesa dutenek hiru baldintza bete behar dituzte: 18 urte beteta izatea, oiartzuarrak izatea eta Kuadrillategi egitasmoan sinestea. Curriculuma ekainaren 3a baino ...

XI poesiaren astea antolatu du Mikelazulo Kultur Elkarteak

Herritar talde bat bildu eta aurreskuari txoko bat egitearren Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketa lehen aldiz antolatu zutenetik 25 urte pasatu dira. Urteurren berezia izango da, eta maila horretako egitaraua antolatu nahi izan dute Landare Elkarteko antolatzaileek. Errenteriako Udalaren eta Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntza ere izan dute urte guzti horietan. Asteburua hartu dute 25. urteurreneko ekimenak egiteko. Etzi egingo dute XXV. Gazte Mailako Aurresku Txapelketa, eta horrekin lotuta, egun osoko egitaraua prestatu dute. 12:30ean bilduko dira dantzariak Xabier Olaskoaga plazan, eta bertan, Ereintza Dantza Taldeko neskek soka dantza egingo dute. Horrekin batera, aurreko txapelketetako irabazleei harrera berezia egingo diete. Ondoren, bazkaria egingo dute Landare Elkartean antolatzaileek eta dantzari guztiek. Lehia 17:30etan hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean. Bertan, Gipuzkoan zehar jokatutako ligaxketan posturik onenak lortu dituzten dantzariek parte hartuko dute. 24 izango dira guztira, eta eskualdeko ordezkariak ez dira faltako; 11 izango dira. Bi mailetan banatuko dituzte, adinez sailkatuta: A Sailean, 7-11 urte bitarteko haurrek dantza egin beharko dute, eta B Sailean, berriz, 12-15 urte arteko gaztetxoek. Goizean egindako harreraren ondoren, aurresku txapelketaren ostean aurreko urteetako irabazleak izango dira berriro protagonistak. Hain zuzen, omenaldia egingo diete guztiei, eta oroigarri bana emango diete. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aurreskulari horiek berriro elkartzeko ilusio handia [...]


Bigarren postua eskuratu du Irungo Gaztelumendi tabernak eta hirugarrena aldiz Hondarribiko Gran Sol tabernak Gipuzkoako Pintxo Txapelketan. Astelehenean ospatu zuten Donostiako Ayete auzoko Palacio hotelean eta Gipuzkoako Barman Elkarteak antolatutak...

Merkataritza eta Turismo sailak Hondarribiko Erdi Aroko Azokako argazki lehiaketa antolatu du. Aurten azoka ekainaren 11n eta 12an izango da eta lanak entregatzeko epea datorren uztailaren 5an bukatuko da BAZen. Lehiaketa Gune Historikoan egingo dute e...

Kontseiluak egindako azterketaren arabera, Euskal Herri osoan aztertu diren 166 herrien artean, euskara politika onenetarikoa du Oiartzunek. 10etik 9,31 puntu jaso ditu Oiartzungo Udalaren hizkuntza politikak. Hizkuntza politika egokienak dituzten lehenengo bost herrien artean dago Oiartzun, hona zerrenda: Aulesti, Anoeta, Bermeo, Oiartzun eta Usurbil dira lehenengo bost herri horiek. Gipuzkoari dagokionez, hizkuntza politika onena duen bigarren herria da Oiartzun. Gobernu Taldea, pozik Oiartzungo Udalak pozik dago Kontseiluaren azterketaren emaitzarekin: “116 herritako udalen hizkuntza politikak aztertu ditu Kontseiluak, eta lehenengo postuetan egoteak Udal honen hizkuntza politika bide egokitik doala nabarmen erakusten du. Azken lau urteetan, aurrerapauso nabarmenak eman dira hizkuntza politikan, euskarari lehentasuna emanez eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen oinarriak lan-ildo gisa berreskuratuz”. Normalizaziorako plana Legegintzaldian zehar, euskal hiztunen hizkuntza eskubideak errespetatu eta bermatzeari lehentasuna eman nahi izan dio Udal Gobernu Taldeak. Izan ere, UEMAko herri izanik, “koherenteki jokatzea da euskarari lehentasuna ematea”. Gainera, kontuan hartu nahi izan dute Oiartzungo errealitate linguistikoa: “Herritarren %80tik gora euskalduna edo ia euskalduna da”. Bide honetan, Udal Gobernu Taldearen iritziz, ezinbestekoa da Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN). Horren harira, II. diagnostikoa egiten ari da Udala. Dagoeneko, aurkezpen orokorra egin ondoren, landuko diren ataletako lan-taldeak biltzen hasi dira: “Zazpi talde sortu dira herriko egoeraren ahalik eta [...]