Ainara Lasa Perez: “Barne tentsio, pultsio, poz, kezka eta emozioen harilkatzea da”
Ainara Lasa Perezek (Oiartzun, 1975) errezitaldi musikatu batekin inauguratuko du bihar Hariketak. Lotzea askatzea denean erakusketa, udaletxean. Zer biltzen du erakusketak? Zer esan nahi du eta jendeak zer ikusiko du? Erakusketak hamazazpi lan biltzen ditu. Hariekin jositako erradiografiak argi kutxetan erakusten dituen lan sorta izango da ikusiko dutena. Lan horrekin, nigan bizi diren munduen kontakizuna egin nahi izan dut; barne tentsio, pultsio, poz, kezka eta emozioen harilkatzea da Hariketak. Hori guztia emozioen territorioa den gorputzean kokatuta, gorputzaren barrualdeko argazkien bidez, erradiografien bidez. Harien bidez barrua lotuz bizipenak ulertu, sendatu eta ibiltzen jarraitzeko ariketa da. Lotuz, askatzekoa. Lehen aldiz jarriko duzu erakusketa Oiartzunen, zure herrian. Zuretzako berezia da, ezta? Berezia da, zentzu askotan zirkuluak ixten ari diren sentsazioa dudalako. Bidaia luze bat egin ondoren etxera itzultzen ari naizen sentsazioa dudalako; etxera, nire baitara, eta etxera jaioterrira. Aurkezpena ere berezia izango da. Erakusketa errezitaldi musikatu batekin inauguratuko duzu. Xabi Strubellek eta zuk eskainiko duzue saioa. Zergatik errezitaldi musikatu bat? Lan honen sortze prozesuan testuek ere garrantzia handia izan dute eta poema eta testu labur sortatxo bat idatzia dut. Erakusketaren elementu bat gehiago dira testuak eta lanari testuingurua jartzeko balio dutenak. Interpretazio, gustu eta ezagutza artistikoetatik harago, kontatu nahi nuena ahalik eta zehatzen [...]
Ainara Lasa Perezek (Oiartzun, 1975) errezitaldi musikatu batekin inauguratuko du bihar Hariketak. Lotzea askatzea denean erakusketa, udaletxean.
Zer biltzen du erakusketak? Zer esan nahi du eta jendeak zer ikusiko du?
Erakusketak hamazazpi lan biltzen ditu. Hariekin jositako erradiografiak argi kutxetan erakusten dituen lan sorta izango da ikusiko dutena. Lan horrekin, nigan bizi diren munduen kontakizuna egin nahi izan dut; barne tentsio, pultsio, poz, kezka eta emozioen harilkatzea da Hariketak. Hori guztia emozioen territorioa den gorputzean kokatuta, gorputzaren barrualdeko argazkien bidez, erradiografien bidez. Harien bidez barrua lotuz bizipenak ulertu, sendatu eta ibiltzen jarraitzeko ariketa da. Lotuz, askatzekoa.
Lehen aldiz jarriko duzu erakusketa Oiartzunen, zure herrian. Zuretzako berezia da, ezta?
Berezia da, zentzu askotan zirkuluak ixten ari diren sentsazioa dudalako. Bidaia luze bat egin ondoren etxera itzultzen ari naizen sentsazioa dudalako; etxera, nire baitara, eta etxera jaioterrira.
Aurkezpena ere berezia izango da. Erakusketa errezitaldi musikatu batekin inauguratuko duzu. Xabi Strubellek eta zuk eskainiko duzue saioa. Zergatik errezitaldi musikatu bat?
Lan honen sortze prozesuan testuek ere garrantzia handia izan dute eta poema eta testu labur sortatxo bat idatzia dut. Erakusketaren elementu bat gehiago dira testuak eta lanari testuingurua jartzeko balio dutenak. Interpretazio, gustu eta ezagutza artistikoetatik harago, kontatu nahi nuena ahalik eta zehatzen ailegatu zedin zen nire helburua, eta testuek horretarako bidea ematen dute. Erakusketa ikustera doanak, testuak entzun ahal izango ditu, eta aurkezpenerako egokiena testuak zuzenean ematea iruditu zitzaidan.