Gaintxurizketako nekazal lurren aldeko mendi martxa egingo dute larunbatean
Gaintxurizketako nekazal lurren aldeko mendi martxa egingo dute larunbat goizean. Lurraldeko Zatikako Planaren (LZP) Kontrako Kaltetuen Asanbladak antolatu du ibilaldia, eta 10:00etan irtengo dira Gurutze Santuaren plazatik. Asanbleak salatu duenez, Gaintxurizketan egin nahi duten plataforma logistikoak 180 hektarea okupatuko lituzke. Gaineratu dutenez, “Etorlur enpresa publikoa egiten ari den inbentarioaren arabera, etxe hauek eraitsi nahi dituzte: Errekaldezar, Santo Kristo, Abendaño, Abendaño berri, Itsuebekoa, Itsuerdikoa, Itsuegoikoa, Granada eta Granada berri. Guztira, 22 etxebizitza”. Horrez gain, Errikoetxea [bi etxebizitza ditu], Martaetxea eta Bakarraztegi [launa etxebizitza] plataforma logistikoaren barruan geratuko lirateke, “errepide, trenbide eta loturengatik kaltetuak izango lirateke”. Errekak lurrazpian Etxebizitzek bakarrik ez, Gaintxurizketako errekek ere kalteak izango lituztketeela salatu dute asanbleakoek. Horrela, LZP onartuz gero, Bakarraztegi, Patxilaborda, Arriaundi eta Apaiziartzeko errekak lurpean geratzeko “arriskua” dagoela esan dute asanbleakoek. “Itsueko aztarnategi arkeologikoa ere suntsituko luke plataforma logistikoak, baita babes berezia behar duten haitzaldiek ere”, azaldu du LZPren Kontrako Kaltetuen Asanbladak. Ondorioztatu dutenez, plataforma logistikoak Gaintxurizketan “kalte itzulezin eta konponezinak” sortuko lituzke “natur baliabideetan, eremu sentsibleetan, kulturan, paisaian, gizakien osasunean eta nekazal ekoizpenean”. Jakinarazi dutenez, hil honetan eta datorrenean, Servatas enpresakoek horren guztiaren balorazio ekonomikoa egingo du. Horregatik guztiagatik, LZPren kontrako eta Gaintxurizketako nekazal eremuen aldeko mendi martxan parte hartzeko gonbitea luzatu du asanbleak. 13:30ean [...]
Gaintxurizketako nekazal lurren aldeko mendi martxa egingo dute larunbat goizean. Lurraldeko Zatikako Planaren (LZP) Kontrako Kaltetuen Asanbladak antolatu du ibilaldia, eta 10:00etan irtengo dira Gurutze Santuaren plazatik.
Asanbleak salatu duenez, Gaintxurizketan egin nahi duten plataforma logistikoak 180 hektarea okupatuko lituzke. Gaineratu dutenez, “Etorlur enpresa publikoa egiten ari den inbentarioaren arabera, etxe hauek eraitsi nahi dituzte: Errekaldezar, Santo Kristo, Abendaño, Abendaño berri, Itsuebekoa, Itsuerdikoa, Itsuegoikoa, Granada eta Granada berri. Guztira, 22 etxebizitza”. Horrez gain, Errikoetxea [bi etxebizitza ditu], Martaetxea eta Bakarraztegi [launa etxebizitza] plataforma logistikoaren barruan geratuko lirateke, “errepide, trenbide eta loturengatik kaltetuak izango lirateke”.
Errekak lurrazpian
Etxebizitzek bakarrik ez, Gaintxurizketako errekek ere kalteak izango lituztketeela salatu dute asanbleakoek. Horrela, LZP onartuz gero, Bakarraztegi, Patxilaborda, Arriaundi eta Apaiziartzeko errekak lurpean geratzeko “arriskua” dagoela esan dute asanbleakoek. “Itsueko aztarnategi arkeologikoa ere suntsituko luke plataforma logistikoak, baita babes berezia behar duten haitzaldiek ere”, azaldu du LZPren Kontrako Kaltetuen Asanbladak.
Ondorioztatu dutenez, plataforma logistikoak Gaintxurizketan “kalte itzulezin eta konponezinak” sortuko lituzke “natur baliabideetan, eremu sentsibleetan, kulturan, paisaian, gizakien osasunean eta nekazal ekoizpenean”. Jakinarazi dutenez, hil honetan eta datorrenean, Servatas enpresakoek horren guztiaren balorazio ekonomikoa egingo du.
Horregatik guztiagatik, LZPren kontrako eta Gaintxurizketako nekazal eremuen aldeko mendi martxan parte hartzeko gonbitea luzatu du asanbleak. 13:30ean bukatuko da mendi martxa Gaintxurizketako topo geltokian. Hamaiketakoa egiteko, antolatzaileek jarriko dute edaria.