Angel Mendizabalek (oiartzun, 1953) 11 urte daramatza Gipuzkoako Odol Emaileen Oiartzungo ordezkaritzaren arduradun. Emaile kopuruak behera egin duela eta, arduratuta dago. Zenbat emaile daude Oiartzunen? Gaur egun, 260 inguru. Zenbat beharko lirateke? Badago kalkulu bat esaten duena 100 pertsonatik 3k izan beharko lukeela, gutxienez, emaile. Oiartzunen kasuan, ia 10.000 pertsona izanda, gutxienez 300 izan beharko ginateke emaile. Beraz, batzuk falta dira? Bai, falta dira batzuk. Eta garrantzitsua da odola ematea. Azken urteetako joera ikusita, behera egin du emaile kopuruak, ezta? Bai, behera egin du. Nik 2000. urtean hartu nuen Oiartzungo ordezkaritzaren ardura, eta ordutik sumatzen ari naiz beherakada. Hasieran asko kezkatu nintzen, niregatik ote zen ere pentsatu nuen. Ondoren, Oarsoaldeko delegaritzetako arduradunekin biltzen joan naiz, eta gauza bera gertatzen da beste herrietan ere. Arazoa bera da, eta denak gaude kezkatuta. Zure ustez, zergatik egin du bera emaile kopuruak? Nik uste borondate falta dela gakoa. Borondate falta dugu odola emateko ere, eta geurekoiagoak gara. Baina oso garrantzitsua da odola ematea… Jendea, berez, informatuta dago, baina badirudi ez garela ohartzen odola ematearen benetako garrantziaz. Kontzientziatuta egon gaitezke, baina beti da errazagoa ondokoak ematea eta ez nik. Aitzakiak jartzen ditugu. Baina ohartu behar dugu, odola ez dela inon sortzen, ezin da artifizialki sortu [...]
Luzuriaga zenaren orubean etxebizitzak altxatzeko lanak martxan dira Antxon, eta Etxebidek dagoeneko iragarri du noiz eta non egingo duten lanen lehen fasean eraikiko dituzte etxebizitzen zozketa publikoa: hilaren 20ean, Kultur Etxean. Pasaiako hirigintza zinegotzi Lexuri Telletxeak zehaztu duenez, lanen lehen fasean babes ofizialeko 212 etxebizitza eraikiko dituzte. Horietatik 144 jabetza erregimenean zozkatuko dituzte eta 68 alokairuan. Etxeak eraikitzeko 25,3 milioi euroko inbertsioa egingo du Eusko Jaurlaritzak. Jabetza erregimenean zozketatuko dituzten 144 horietatik etxebizitza bat Azkueneko familia bati ostatu emateko gorde du udalak. Beste sei etxebizitza urritasun fisikoa duten pertsonentzako egokitutakoak izango dira. 101.200 eta 142.600 euro artean balioko dute guztiek, B.E.Za gabe, eta trastaleku eta garajea izango dute. 82 hiru logeletakoak izango dira eta 62 bi logeletakoak. 51 eta 80 metro koadro arteko azalera izango dute. Alokairuzko 68 etxebizitzek, aldiz, 38 eta 86 metro koadro arteko azalera izango dute eta 43.300 eta 89.900 euro arteko prezioa. Hiru logeletako 11, bi logeletako 35 eta logela bakarreko 22 izango dira. Alokairuzkoen artean hiru etxebizitza urritasun fisikoa duten pertsonentzako egokitutakoak izango dira. 830 aparkaleku Luzuriaga eremuko lanak, baina, ez dira operazio honekin bukatzen. Hiru urte barru, bigarren fase batean, etxe eta aparkaleku gehiago eraikiko dituzte eta guztira, 285 etxebizitza eta 830 aparkaleku berri [...]
10:30etan hasita, Touringek antolatutako emakumeen txapelketa jokatzen ari dira Fanderiako futbol zelaian. Hiru talde ari dira aurrez aurre: Touring bera, Oiartzun eta Allerru. Orain Oiartzun eta Allerru ari dira lehian, aurretik Touring eta Oiartzun i...
Etzi, Gipuzkoako Txapelketako bost partida izango dira Madalensoron, 19:15etik aurrera: Oiarpe-Intza 2; Oiarpe 2-Zazpi Iturri; Oiarpe 1-Txapagain; Oiarpe-Aurrera Saiaz, eta Oiarpe Gazteleku.
Itsas Mendi Txistu Taldeak antolatuta, Garikoitz Mendizabalen eta Xabier Zabalaren kontzertua izango da Donibaneko Victor Hugo etxean. Hilaren 28an izango da kontzertua, 20:00etan. Txistua jotzen du Garikoitz Mendizabalek, eta esku soinua, teklatua Xab...
Palestinak bizi duen egoera politiko-soziala lehenengo eskutik ezagutzeko aukera izango da etzi Mikelazulo elkartean. Horretarako, hitzaldia antolatu dute Bilal A.A. Jadou gazte palestinarrarekin. Jadou, 1984. urtean Belengo Aida errefuxiatu eremuan ja...
Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 309 euri litro jaso zituen irailean, iazko hilabete berean baino 176 litro gehiago. Iazko irailean 133 euri litro jaso zituen.
Urriaren 12a da gaur, Espainiako jai eguna. Hispanitatearen Eguna zehazki, militarrena eta Guardia Zibilarena. Euskal Herriari dagokionez, «jai egun arrotza» dela salatu dute Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan, eta «intsumisioa» egin dute. Goizean,...
Asteburuan Gipuzkoako txapelketako hainbat pilota partida jokatuko dituzte Fanderiako pilotalekuan. Etzi, 21:15etik aurrera, 3. mailako kadeteak ariko dira eskuz binaka: EPLE 2 Eskoriatzaren kontra. Hurrengo egunean, berriz, lehiak goizetik izango dira...
Emeki elkarteak Hondarribiko Udalaren laguntzarekin `Berdintasunerako Irudiak´ izeneko argazki lehiaketa antolatu du lehenengo aldiz, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna landu eta herritarrak sentsibilizatzeko asmoz. Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, Maite Pelaezek nabarmendu duenez, “tamalez, oraindik gure gizartean badira rol batzuk zuzendu beharrezkoak, eta gazteenetatik hasi behar gara”. Horregatik, genero ikuspegiko lehiaketa 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzat antolatu dute. Berdintasunari lotutako hiru ideia hautatu ditu Emeki elkarteak lehiaketaren oinarri gisa: Giza baloreak, ardurak eta soldatak. Bertako ordezkari Montse Garmendiak nabarmendu duenez, “hiru balore, hiru esaldi, hiru argazki nahi ditugu”. Balore bakoitzak badu bere esaldia; “Ez dago gizonezkoen edo emakumezkoen balorerik, giza baloreak baizik”; “ardura berak hartuta eskubide eta aukera berak lortzen dira”, edota “gizon eta emakumeek, lan berdina eginda soldata berbera eskuratu behar du” bezalako esaldiak proposatu dituzte. Hala, gazteek esaldi horiek irudikatzen dituzten argazkiak egin beharko dituzte. Sentsibilizazio kanpaina Argazkiak entregatzeko epea abenduaren 20tik urtarrilaren 10era irekiko dute, etalehiaketa digitala izanik, emekielkartea@hotmail.com helbidera bidaltzea besterik ez da gin behar. Argazkiak, posta elektronikora jpg formatoan bidali beharko dira. Saririk gabeko lehiaketa bada ere, argazkirik onenak Hondarribiko leku publikoetan jarriko dituzte eta berdintasunari buruzko kartel bat egiteko erabiliko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Gainontzeko irudi guztiekin argazki erakusketa antolatuko dute Zuloaga Etxean. Nolanahi [...]
Saindua Gaztelekuak 2011-2012 ikasturterako ikastaro eta tailerrak antolatu ditu. Horrela,Gaztelekuak eskainiko dituen ekimenen artean; graffiti eta eskulan tailerrak, zineforuma, makilaje tailerra, Izuaren Etxea, Hip-Hop tailerra, Ping-Pong txapelketa...
Pasioz bizi du antzerkigintza Miguel Galindok (Bilbo, 1951), bizimodu gisa. Antzerkigilea ez ezik, Pasaiako antzerki tailerraren burua ere bada. Formazioaz gain, atrezzoa, argiteria, lanen moldaketa, zuzendaritza, baita beharrezkoa bada iragartzeko kartela ere… denetik egiten du jardunaldien historioa hastepenetatik barru-barrutik bizi duen sortzaileak. Ate joka datoz Umorezko Antzerki Jardunaldiak. Aurten zer berri? Aurtengo programazioaren ezaugarri nagusia kalitatea da, eta tematikari dagokionez, ez dakit nola definituko nituzkeen, feminista edo femeninoak, baina genero konnotazio nahikoa interesgarria dute. Aktoreen artean ere emakumeak nagusi, ezta? Eskarmentu handiko jendea dago, baina baita jende berria, orain azaleratu eta nabarmentzen ari dena, Erika Olaizola kasu, denbora gutxian bi sari jaso eta jardunaldietan aurkeztu dugun Lotsa gabe lanerako kontratatu dutena. Konbinaketa oso ona da. Zer esango nizuke ba Las Grotesquesen gainean? miragarriak direla, eta kontuan hartuta Sexpearek zuzendu dituela, are eta gehiago. 30 urte urte asko dira. Nik uste dut lehenbiziko hiru urtetan ez nintzela lanean izan, baina bai parte hartzen. Infratonos egin nuen orduan hemen, San Pedroko Udal Aretoan, Teresa Calorekin. Orduan San Pedroko Udal Aretoa zinema zen eta eszenatokia orain harmailak dauden tokian zegoen. III. jardunaldietan izan zela esango nuke. Ordutik hona urte asko pasatu dira. Jardunaldiak ere asko aldatuko ziren urte hauetan guztietan, ezta? Arazoa da [...]
Aurten Europako boluntariotza urtea dela baliatuz eta euskal itsas kultura gizarteratzeko asmoz, Pasaiako Albaola elkarteak Auzolan Eguna antolatu du larunbaterako (hilak 115). Bide batez, Albaola elkartea eta Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa ezagutzera emango dute, eta agertuko diren boluntario guztiei Ondartxon hainbat lan egiteko aukera emango diete. Albaolak Auzolan Eguna antolatzen duen lehen aldia da, baina elkarteko arduradunek jarduera bera urtero egiteko asmoa dutela iragarri dute. Auzolan Egunean parte hartu nahi dutenek Ondartxo Itsas Kulturaren Zentrora deitu behar dute ( 943 39 24 26). Egitaraua: 10:00. Ezagutzen ez dutenentzat bisita gidatua Ondartxon. 11:00. Jendea taldeka antolatu hainbat lan egiteko. 13:00. Sardina jana eta sagardoa. Oharra: Haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da