Herrira bilgunearen bigarren bilera, gaur 19:00etan
Ondoren, preso eta iheslarien aldeko kartelada 20:00etan aterako da plazatik; agertzeko deia egin dute Oiartzunen preso eta iheslarien alde lan egiteko herri bilgunea sortzeko martxan hasi ziren pasa den astean. Aurreko ostiralean 30 lagun bildu ziren ...
Ondoren, preso eta iheslarien aldeko kartelada 20:00etan aterako da plazatik; agertzeko deia egin dute
Oiartzunen preso eta iheslarien alde lan egiteko herri bilgunea sortzeko martxan hasi ziren pasa den astean. Aurreko ostiralean 30 lagun bildu ziren liburutegian, lehen urratsak emateko asmoarekin. Gaurko jarri dute bigarren hitzordua, hori ere 19:00etan liburutegian.
Herri bilgunea preso eta iheslarien etxeratzea ahalbidetu nahi duen herri mugimendua da: «Gehiengo zabal baten nahia antolatzeko bilduko gara, nahi hori mobilizazio bihurtzera, helburu hori egi bihur dadin lan egitera».
Hala, askotariko herritarrak batu nahi dituzte, askotariko ekimenetan: «Presoen gaia eztabaida politikoaren erdigunean kokatzeko baliagarria izateaz gain, gizartearen konpromisoaren erakusleiho izan da. Urtarrilaren 7ko Bilboko manifestazioaren argazki horrek ere bide bat erakusten du, preso eta iheslariak herriratzeko egiten ari garen bidea».
Gogorarazi dute, bestalde, 20:00etan kartelada izango dela Doneztebe plazan (hilabeteko azken ostiralerako bezala), eta herritarrei deia egin diete azaltzeko.