Errege Magoen desfilerako dena prestatu dute dagoeneko
Irungo Atsegiña Kultur Elkarteak, Santiagoko Deabruak elkarteak, Irungo Aisialdi Taldeak eta Irungo Udalak Errege Magoen desfilerako antolatutako egitaraua jakitera eman dute dagoeneko. Lehenik eta behin, Errege Magoek eskutitz bilketa egingo dute bihar udaletxean, 16:00etatik 20:00etara.
Urtarrilak 5
Larunbaterako aurreikusitako ibilbidearen arabera, Letxunborro hiribidetik abiatuko da desfilea, 18:30ean. Hondarribia kalea, Colon pasealekua eta Genaro Etxeandia plaza zeharkatu ondoren, San Juan plazan bukatuko da. 19:15 aldera, ohiko diskurtsoa egingo dute Errege Magoek udaletxeko balkoitik.
Desfileari dagokionez, zaldiak ikasgai izango dira kabalgataren lehen lekuan eta jarraian, Irun Hiria Musika Bandak kaleak girotuko ditu. Meltxor Erregeak agurtuko ditu ondoren txikineak, lastargi eramaileak inguruan dituela.
Santiagoko Deabruak elkarteko kideak Meltxorren atzetik aterako dira, eta Gaspar Erregea eta lastargi eramaileak izango dira ondoren. Zozongo batukadaren txanda helduko da Meltxorren atzetik, eta Baltasar Erregea eta horren inguruan izango diren lastargi eramaileek hurrengo lekuan ikusgai izango dira.
Auntza Trikitixa Taldeko musikariak azken erregearen atzetik ariko dira eta azken karrozan, Disney-eko pertsonaiekin osatutako umeen konpartsa joango da. Izan ere, aurtengoa, desfile luzea izango da. San Vicente de Paul ikastetxeko majorettak, eta Elizatxo eta Los Tranquilos fanfarreak aterako dira azken txanpan.