Higer Optika saltokia
Higer Optika, Bernat Etxepare kalean dagoen betaurreko saltokiak irabazi du Gabonetako II. Erakuslehio Lehiaketa. Oroigarria eta 450 euro jasoko du Higer Optikak. Bigarren (300 euro) Zuloaga kaleko Pascua arropa denda geratu da, eta hirugarren saria (200 euro) Bernat Etxepareko Arbelaiz Gozotegiarentzat izan da.
Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak antolatzen du lehiaketa, Merkataritza Biziberritzeko Planaren barruan. Udaletik esan dutenez, sariak banatzeko orduan “erakuslehioen diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuen aurkezpena izan dute kontuan”.
Lehiaketan parte hartu duten dendek hilaren 8ra arte mantenduko dute erakuslehioen apainketa.