Igor Fuentes, iazko irabazlea.
Hirugarren urtez jarraian Mitxintxola mendi lasterketa prestatu du Donibaneko Itsas Mendi elkarteak. Etzi izango da lasterketa, 11:00etatik aurrera (Santiago plazatik). Ordubete lehenago, ordea, plazatik Mitxintxolara oinez abiatzeko aukera izango da.
Izena plazan eman behar da, egunean bertan. Ez da ezer ordaindu behar.
Sariak Mitxintxola ondoan dagoen goiko kantinan banatuko dituzte. Lehenengo gizon zein emakumeak txapela bana jasoko dute eta lasterketan parte hartu dutenen artean itsaski sorta bat zozkatuko dute.
Parte hartzaileei, bestalde, pintxo beroak eta salda banatuko dizkiete indarrak hartzeko.
Itsas Mendiko kideek adierazi dutenez, motxila eta arropa plazan utz daitezke eta kantinan jaso gero.