Mixu gogoan izanen dute larunbatean Xaian
Hilaren 5ean, larunbatarekin, herri bazkaria eginen dute Pausuko Xaia ostatuan, Mixu gogoan leloarekin. Egun horretan lau urte beteko dira Sustraia taldeko eta Kuxkuxtu txarangako partaide Mixu Mitxelena musikaria hil zenetik. 12:00etan aperitifa izanen da eta bi ordu geroago bazkaria. Bazkaltzeko sagarnotegi menua jarriko dute, 30 euroan, eta ondoren Jam saioa antolatuko dute.
Bakalau elkarteak antolatzen du bazkaria eta “deneri irekia” dela nabarmendu dute. Izena eman nahi duenak (0)559 20 76 10 telefono zenbakira deitu behar du.