Pasaiako Udaleko eta Herrera Herrira herri batzordeko kideek Paco Rabanne jostun trintxerpetarrarekin bilera egin dute. Jostun ezaguna Euskal Herrian izan da egunotan, eta hori baliatu dute udaleko eta plataformako kideek 2003an jostunak egin zuen bisitatik gertatu direnak azaltzeko, eta aldi berean Rabanneren iritzia jasotzeko. Hala, udalaren arabera, 2011ko maiatzean Kaiko Herrera ordenatzeko udalak onartu zuen egitasmoa aurkeztu zioten jostunari, eta honek hartu-emanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen. Kaiko Herrerarako aurreikusita dauden egitasmoen artean Paco Rabanne museoa dago.
Paco Rabanne, udaleko eta Herrera Herrirako ordezkariekin