Buenavistako biribilgunean aurkeztu dute Korrika AEK-ko kideek.
Martxoaren 14an hasiko da 18. Korrika Andoaingo Martin Ugalde parkean, eta martxoaren 24an bukatuko da Baionan. Bide horretan Oarsoaldeko eta Bidasoko herriak zeharkatuko ditu, martxoaren 23tik (larunbata) 24rako goizaldean zehazki. Donostiatik Antxora iritsiko da Korrika, handik Trintxerpe, San Pedro, Donibane, Lezo, Errenteria-Orereta (Gaztaño auzotik pasatuko da lehenengoz), Oiartzun, Irun, Hondarribia eta Hendaia zeharkatuko ditu, martxoaren 24an Baionan bukatu baino lehen. Ondoko bideoan Borja Arbelaitz Oarsoaldeko AEKren arduradunak Korrikaren gaineko azalpenak eman ditu.
Hala, Korrika prestatzeko, hainbat bilera egingo dituzte datorren astean Oarsoaldeko herrietan, Korrika Batzordeak osatzeko. Honakoak dira:
Oharra: Pasaiako gainontzeko barrutietan ere bilerak egingo dituzte.
Buenavistako biribilgunean aurkeztu dute gaur Korrika AEK-ko kideek. Bertatik sartuko da Oarso Bidasora euskararen aldeko ekimena. Bertan, Korrikaren mezua honakoa izango dela azaldu dute: “Euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko, elkarri hitz egiteko, elkarri entzuteko, eta elkar ulertzeko hizkuntza izan behar duelako, Korrika 18k Eman euskara elkarri dio”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.