Lezoko atez ateko sistema bihar aurkeztuko die udalak herritarrei
Lezoko Udalak bihar aurkeztuko die herritarrei atez ateko bilketa sistema berria. Aurkezpen saioa irekia izango da herritar guztientzat eta Lizeo Ikastolako eraikinean egingo dute 19:00etan hasita. Atez atekoaren xehetasun guztiak lezoarrei aurkeztuta, etzi komunikabideen aurrean agerraldia egingo duela jakinarazi du Lezoko udalak.