
Leire Oiaga (epaimahaikidea), Malen Beristain (irabazlea), eta Edurne Lizarazu (LZZ)
Lezo Zero Zabor (LZZ) taldeak marrazketa lehiaketa egin zuen azaroan 5-7 adin tarteko haurrentzat. Ekimenean hondakinen, birziklatzearen eta ingurumenaren zaintzaren gaineko marrazkiak egin behar zituzten egileek: Malen Beristainek irabazi zuen lehia hori —abenduaren 22an eman zituzten sariak—, eta antolatzaileek jakinarazi dute 100 partaide inguru izan zituela lehiaketak.
Gazteek ere izango dute hondakinen gaia lantzeko aukera, baina argazki bidez. Izan ere, LZZk 11-12 adin tartekoentzako argazki lehiaketa antolatu du, eta lanak aurkezteko epea otsailaren 1ean bukatuko dela jakinarazi dute. Ondoko PDF-an daude parte hartzeko baldintzak.
Argazki lehiaketaren oinarriak