
Estrella Iglesias, Trintxerpeko Okindegia-ko arduradunekin.

Junkal Mintegia, Optika Zubiko arduradunekin.
Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu elkarteak Gabonetako kanpainaren barruan zozkatu dituen otarren irabazleei eman dizkie sariak dagoeneko. Trintxerpen Estrella Iglesiasek jaso zuen saria, Trintxerpeko Okindegia establezimenduan erosketa egiteagatik, eta Antxon, berriz, Junkal Mintegiari eman zioten otarra, Optika Zubin egindako erosketagatik. Otarren osagaiak elkartearen barruko dendek eman dituzte.