Karlos Saldise oroituko dute larunbatean
Karlos Saldise sanjuandarra hil zutela 33 urte betetzen direla eta, hura oroitzeko ekitaldi “xumea” deitu dute, aurten ere, bere izena daraman plazan datorren larunbaterako. Goizez deitu dute ekitaldia, 11:00etatik aurrera, hain zuzen ere.
Batallon vasco español-ek hil zuen Saldise bere etxeko atarian, orain 33 urte.
