'Armadillo' jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin, ostiralean
Heldu den ostiralean, hilaren 18an Armadillo filma eskainiko dute Itsas Etxeko auditoriumean, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrerak 3 eurotan salduko dituzte; saioa hasi baino ordubete lehenago irekiko dute leihatila.
Armadillo indar aliatuek Afganistan hegoaldean duten militar gune bat da. Janun Metz zinegile danimarkarrak hiru hilabete eman zituen bertan Danimarkako tropen egunerokoak grabatzen. Emaitza, errealitatea eta fikzioa nahasten dituen Armadillo izenburuko dokumentala da.
Hondarribiko Udaleko Euskara departamenduak, Filmazpit programarekin bat eginez, euskarazko azpitituluak dituzten jatorrizko bertsioko filmak ematen ditu ostiraletan Itsas Etxean. Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da Filmazpit, eta euskarazko kultur kontsumoa areagotzea bilatzen du.
http://youtu.be/ta5tT0d86A8