Maiatzaren 14an martxan jarri zituzten autobus linea berriak
Irungo Udaleko Mugikortasun arloko Cristina Laborda zinegotziak autobus zerbitzuen 2012. urteko datuak plazaratu ditu gaur goizean, eta azken zortzi urteetako erabiltzaile kopururik handiena eduki dutela nabarmendu du. Datuen arabera, 2012an 1.452.773 lagunek erabili zituzten autobus lineak; 2011n baino %8,5 gehiago edo 113.833 bidaiari gehiago, hain zuzen ere. Urrian izan ziren erabiltzaile gehien, 133.681 bidaiariekin.
Zaisa-Ospitalea L1 zerbitzuak bildu ditu emaitzarik onenak, 1.119.759 bidaiarekin 2012. urtean. Irun-Katea L2 zerbitzuari dagokionez, zerbitzu berriak abiatu aurreko eta ondorengo datuak kontuan hartuta, 261.639 erabiltzaile eduki ditu; emaitzarik onenak 2008. urtetik.
Olaberria-San Juan-Artiga L3 zerbiztuak 68.763 bidaiari eduki zituen. Labordak azaldu duenez, 2007an mikrobusa abiatu zenetik emaitzarik onena izan da. Bukatzeko, gautxori zerbitzuak 2011n baino 326 erabiltzaile gehiago bildu zituen; guztira, 2.612 lagunek erabili zuten zerbitzua.
Pozik agertu da Laborda lortutako emaitzekin eta adierazitakoaren arabera, “helburuen lehenengo fase oso garrantzitsu bat bete dugu, alegia, azken urteetako bidaiari kopuruaren joera negatiboari buelta ematea eta erabiltzaileen beharretara hobeto egokitutako zerbitzua eskaintzea
“