Bertan behera geratu da aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa
Aurtengo aulki mugikorreko distantzia luzeko Euskadiko Txapelketa antolatzen zebilen Hondarribia Arraun Elkarteak (HAE) jakinarazi duenez, Euskadiko Arraun Federazioak txapelketa bertan behera uztea erabaki du. Federaziotik ohar bat bidali dute HAEra eta zera dio: “Eguraldiagatik, euriteak eta uholdeak espero direlako, datorren larunbatean, hilaren 19an egitekoa zen distantzia luzeko Euskadiko Txapelketa atzeratu da, eta aurrerago jakinaraziko den beste data batean egingo da”.
Aulki mugikorreko arraunlarien hurrengo proba Espainiako Txapelketa izango da, hilaren 26 eta 27an Ampostan (Tarragona, Herrialde Katalanak) izango da. Bertan izango dira hondarribiarrak, gizonen kadete, gazte eta helduen mailetako eta emakumeen helduen mailako zortzikoko ontziekin.