Donostia Eguneko danborradek hartuko dituzte ikastetxeak
Donostia Egunaren atarian, Oarsoaldea eta Bidasoako ikastetxeetan danbor hotsak nagusitu dira gaur txikienen artean. Batzuetan goizez eta beste batzuetan berriz, arratsaldez egingo dute danborrada. Irudikoak, Antxoko Pasaia-Lezo Lizeoaren egoitzako Haur Hezkuntzako ikasleak dira.
