Abenduaren 30ean I. Herrira Lasterketa izan zen Oiartzungo Herri Bilguneak eta herriko kirolariak antolatuta. Biak ala biak balorazio “oso positiboa” egin dute. 400 korrikalari baino gehiago eta 1.000 lagun inguru elkartu ziren “elkartasun pausoak emateko”. “Herritarrok lanerako dugun prestutasuna erakutsi dugulako, parte hartzaile kopurua izugarria izan delako eta jendearen harrera oso beroa izan delako” egin dute balorazio baikorra. Bide horretatik, parte hartzaileei zein laguntzaileei eskerrak eman nahi izan dizkiete.
Presoak herritik urruntzen dituzten kilometroak egon ez daitezen indarrak biltzea izan zen lasterketa antolatzearen arrazoia eta presoen egoerak jarraitzen duen bitartean lasterketa antolatzen jarraituko dutela nabarmendu dute.