Postura egokien heziketari buruzko tailerra antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko euskaltegiekin elkarlanean. Tailerra hilaren 22an (asteartea) izango da, 09:30etik 11:00etara, Xenpelar Etxean. Tailerraren gidari Garazi Legorburu fisioterapeuta izango da.
Aiora Perez de San Roman Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Agentziaren presidenteak nabarmendu du herritar guztiei irekia den tailerra dela, euskara ikasleentzat ez ezik. Tailerra doan da.
Informazio gehiago nahi duen Errenteriako Udal Euskaltegira jo dezake (Miguel Zabaleta kalea, 14), 943 44 96 80 telefono zenbakira deitu edo
euskaltegi[abildua]errenteria.net helbidera idatzi.