Pellot korsarioak Herriko Etxeko balkoitik agurtu zituen hendaiarrak
Pelloten itzulerarekin batera ekin zieten atzo hendaiarrek 2013. urteko Bixintxoei. Txikienak Herriko Etxearen azpian bildu ziren Hendaiako azken pirata eta haren neskatxa agurtzeko. Jean Bapstiste Salaberri auzapezak eta Xala pilotariak besten irekiera ofiziala egin zuten.
Hala, irekiera ekitaldia bukatuta, euriak eta haizeak gogor astindu zuten herria eta danborradaren entsegu orokorrari hasiera emateko traba ugari sortu zituen. Parte hartzaile asko atari eta aterpeen azpian gelditu ziren. Hala ere, eguraldi kaxkarrak ez zuen jaien irekiera ekidin.
Danbor hotsek hartuko dute Hendaia gaurkoan. Auzoetan ariko dira goizean zehar herriko hamabi konpainiak eta bazkalondoan, Errepublika plazan bilduko dira denak.