Erromeria San Antonen
Joan den ostegunean, hilak 17, izan zen San Anton eguna eta urtero bezala igandez ospatuko dute erromeria Endara auzoan dagoen San Anton ermitan eta bere inguruan. Oiartzungo, Errenteria-Oreretako, Irungo, Lesakako eta Berako herritar mordoa joaten da, besteak beste zaindariaren erromeriara.
Mezak orduro izaten dira (10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan), eta bitartean ermitaren kanpoko aldean hamaiketakoa egiteko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek, trikitixaren doinuek alaiturik.