Sarrerak salgai daude Hondarribiko inauteri bazkarirako
Inauterietako larunbatean, otsailaren 9an herri bazkaria egingo dute Hondarribian. Dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte 20 euroan, honako tokietan: Kale Nagusiko Wanba eta Etxeberria tabernetan eta Arma Plazako Ttopara kafetegian. Aurten, laugarren ekitaldia izango du inauterietako herri bazkariak.
Udaletik esan dutenez, otsailaren 9ko inauterietako bazkaria 14:30ean hasiko da.