
Jaizkibelekoan aurreko irteera bat, Orhira
Antxoko Jazikibel Mendi taldeak urteko lehen irteera egingo du igandean (hilak 27). Zuberoako Biraren barruko hamargarren etapan, besteak beste, Pic des Escaliers (1.472 metro) mendia igoko dute, Iratitik abiatuta. Mendia jaitsira, Ahuskira iritsiko dira mendizaleak: denera, bederatzi bat kilometroko bidea da. Taldetik gogorarazi dute litekeena dela bidean elurra egotea, eta beraz, horren araberako jantzi eta materiala eramateko aholkatu diete parte hartzaileei. Autobusak Iratira iristeko zailtasunak izango balitu, beste etapa baten ibilbidea egingo lukete.
Izena emateko 943 51 47 00 telefono zenbakira deitu behar da. Bestela, bihar (asteazkena) 20:00etatik 22:00etara izango dute zabalik elkartea nahi dutenei harrera egiteko.