Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Jaizkibelgo II. Txakurkrosa, igandean

pasaiako hitza
Pasaia
2013/01/25
Jaizkibelgo I. Txakurkrosa

Iazko probaren irudi bat

Euskanikross taldeak antolatuta, Jaizkibelgo II. Txakurkrosa egingo dute igandean (hilaren 27an). Espainiako Koparako eta Gipuzkoako Txakurkros Ligarako puntuak banatuko dituzte bertan. Antolatzaileek bost mailatan sailkatu dituzte parte hartzaileak, honakoak:
  • Haur-kadeteak: 10 urtetik 13 urtera.
  • Gazteak: 14 urtetik 16ra.
  • Seniorrak: 17tik 39ra.
  • A Beteranoak: 40tik 49ra.
  • B Beteranoak: 50etik gorakoak.
Federatuek eta ez federatuek parte har dezakete proban. Hala, federatuek (gazteak, helduak eta beteranoak) 6,6 kilometroko bidea egingo dute, eta ez federatuek nahiz Haur eta Kadete mailetako kirolariek 2,5 kilometrokoa. Maila bakoitzeko hiru lehenentzat (emakumeak eta gizonak) sariak izango dira, eta irteera eta helmuga Jaizkibelgo kantinaren ondoan izango dira. Aldez aurretik izena emateko epea gaur (ostirala) bukatuko da, eta kirolari federatuek 15 euro ordaindu behar dituzte parte hartzeko, eta ez federatuek, berriz, 18 (herri mailakoek eta haur-kadeteek, 10 euro). Bihar eta etzi ere izango da izena emateko aukera, baina prezio garestiagoekin: federatuek, 20 euro; ez federatuek, 25; eta herrikoiek eta gazteenek, 15 euro. Izena emateko eta probaren xehetasun gehiago izateko Euskanikrosen webgunean sar daitezke interesdunak. Beheko zerrendan, probaren ordutegia dago:
  • 08:30etik 10:15era: albaitarien kontrola eta dortsalen banaketa.
  • 10:30ean: informazio bilera.
  • 11:00etan: probaren hasiera maila nagusientzat. Horien ondoren herri kirolariak eta haur-kadeteak aterako dira.
  • 12:30ean: emaitzen berri emango dute.
  • 13:15etik aurrera: sariak banatuko dituzte, eta salda eta pintxoak emango dituzte.
  • Harremanetarako telefonoak eta posta elektronikoa: Juan Mari Lujanbio (659 73 83 20); Elena Diez (629 47 04 35); euskanikross@terra.es
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.