Agate Deuna bezperan kaleak kantuz beteko ditu Nabartenea Abesbatzak
Urtero bezala, otsailaren 4arekin batera Agate Deuna bezperan kaleak kantuz betetzera aterako dira Euskal Herri osoan zehar. Irunen, Nabartenea Abesbatzak jakinarazi duenez, 19:00etatik aurrera ariko da kalez kale, Nabartenea eraikinetik aterata. Parte hartzeko baldintzak bi dira: baserritarrez jantzita joatea eta makila eramatea.
Aurten gainera, bildutako diru kopurua Caritaseri emango diotela jakinarazi dute abesbatzako kideek.