Atzo bukatzekoak zituen Errenteria-Oreretako hondakin batzordeak auzoetako bilerak, baina azken bilera bat egingo du Igantzin. Otsailaren 5ean izango da, 19:30ean, Ganbo plazan kokatutako auzo elkartean. Hala eta guztiz ere, gainontzeko auzoetan egindako bileren balorazio orokor bat egingo du hondakin batzordeak gaur, 19:00etan, Merkatuzarren. Lan taldeak gogorarazi du bilerak irekiak direla, eta edonork parte har dezakeela.
Horrez gain, auzoetako bileretan parte hartu ezin izan duten herritarrek informazio eskatzeko posta elektroniko bat jarri duten euren eskura:
hondakinakIAK[a bildua]googlegroups.com. Edonola ere, udaletxeko Mendi eta Ingurumen Sailera zuzen daitezke.