Harria jatetxeak bakailaoaren inguruko afaria hartuko du bihar,
Bakailaoa Dastatu ekimenaren barruan. Irun+Gastronomia plataformak eta Bidasoko bakailao enpresek elkarlanean antolatutako afari tematikoak dira.
Ekimenaren
aurkezpena egin eta lau egunera Zura jatetxeak inauguratu zuen zikloa, jangela osoa betez. Oraingoan aldiz, Harria jatetxearen txanda izango da eta 24 erreserba dituzten arren, oraindik ere sei leku gehiago libre dituzte. Hala, parte hartu nahi duten lagunek 943537631 telefono zenbakira dei dezakete. Afaria 21:00etan hasiko da.
Menua
- Porrusalda eta bakailao txupitoa
- Surrukutuna
- Bakailao eta pikillo hostopila
- Ranero klub bakailaoa
- Idiazabal gazta tarta