Hondakinak gaika biltzeko edukiontziak jarri dituzte Errenterian
Errenteriako Udalak herriko zenbait tokitan hondakinak gaika biltzeko edukiontziak jartzen ari da: hirigune historikoan, Langaitz Ikastolan eta udal eraikinetan. Azken asteetan ibili dira jartzen papera eta ontzi arinak biltzeko edukiontziak. Eusko Jaurlaritzaren Merkatalgune Programaren barruan egin dute ekintza hori, eta 13.550 euro inbertitu dituzte.
Erdialdean eta Langaitzen jarri dituzte dagoeneko edukiontziak (Langaitzen hogei denera), eta laster esleituko dute hiru udal eraikinen (udaletxea, gizarte zerbitzuak eta udaltzaingoa) garbiketarako kontratua. “Enpresa esleipendunak egingo dituen aldaketen artean, eta 2009ko udal ingurumenaren estrategiaren barruan (udalaren erosketa eta kontratazio publiko berdearen programa) daude ontzien gaikako bilketa eta etiketatze ekologikoa duten produktu kimikoak erabiltzea, era horretan, kutsadura murrizteko”.