Inauterietako kartelak Arma Plazan ikus daitezke gaurtik
Hondarribiko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa gaurtik bisitatu daiteke Arma Plazan. Beste urte batzuetan Zuloaga Etxean jarri izan dute, baina aurten Gu itsasoa. Munduaren atari goiburuko erakusketa dago udal liburutegian eta, horregatik, Arma Plazan muntatu dute inauterietakoa. Hilaren 17a izango da kartel irabazlea eta lehiaketara aurkeztutako gainontzeko lanak ezagutzeko aukera.